2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 38. edizioa izan zen. 2009ko urtarrilaren 31 eta martxoaren 21 bitartean ospatu zen eta Xabier Silveirak irabazi zuen. Bertan, 25 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 4 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala ospatu ziren. 2009ko edizioaren leloa "Bidean" izan zen. Finala martxoaren 21ean ospatu zen Elizondoko Lur Aretoan mila ikusle baino gehiagoren aurrean.

2008ko txapelketaren txapeldunak, Julen Zelaieta Iriartek, ez zuen kanporaketetan parte hartu behar, automatikoki finalaurretarako sailkatuta baitzegoen.

Elizondoko finalean, txapelduna erabakitzeaz gain, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian Nafarroa ordezkatu zuten lau bertsolariak atera ziren: Xabier Silveira, Julio Soto, Erika Lagoma eta Iñigo Olaetxea hurrenez hurren.

Parte-hartzaileak

25 bertsolarik hartu zuten parte.

Bertsolariak

  1. Iñaki Aleman
  2. Saioa Alkaiza
  3. Ekaitz Astiz
  4. Jon Barberena
  5. Bittor Elizagoien
  6. Jon Elizetxe
  7. Migel Mari Elosegi "Luze"
  8. Ander Fuentes "Itturri"
  9. Iker Gorosterrazu
  10. Iñigo Ibarra
  11. Aimar Karrika
  12. Erika Lagoma
  13. Oier Lakuntza
  14. Eneko Lazkoz
  15. Xabier Legarreta "Arano"
  16. Iñigo Olaetxea Altzugarai
  17. Diego Riaño
  18. Aritz Saragueta
  19. Xabier Silveira Etxeberria
  20. Julio Soto
  21. Garazi Taberna
  22. Xabier Terreros
  23. Alazne Untxalo
  24. Julen Zelaieta Iriarte (2008ko txapelduna)
  25. Joxe Juan Zubieta Portu "Etxabe"

Gai-jartzaileak

  1. Rosita Anakabe
  2. Fernando Anbustegi
  3. Jone Arraras
  4. Miren Bidarte
  5. Helios del Santo
  6. Nekane Elu
  7. Amaia Errasti
  8. Joxema Leitza
  9. Alaitz Rekondo

Epaileak

  1. Jon Abril
  2. Nerea Bruño
  3. Josu Etxanobe
  4. Ekintza Landa
  5. Saioa Mitxelena
  6. Gaizka Sarasola

Aurkezleak

  1. Fernando Anbustegi
  2. Alaitz Rekondo

Saioak

Kanporaketak

Auritz

Auritzeko kanporaketa herriko kultur etxean izan zen, 2009ko urtarrilaren 31ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Aimar Karrika 188
Jon Barberena 187.5
Bittor Elizagoien 185
Saioa Alkaiza 185
Jon Elizetxe 178
Alazne Untxalo 170.5

Igantzi

Igantziko kanporaketa Jubilatuen Elkartean ospatu zen, 2009ko otsailaren 7ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Julio Soto 199.5
Iñigo Olaetxea 178.5
Eneko Lazkoz 177
Iker Gorosterrazu 165.5
Oier Lakuntza 165
Garazi Taberna 151.5

Betelu

Beteluko kanporaketa Zigari Elkartean ospatu zen, 2009ko otsailaren 8ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Erika Lagoma 191
Migel Mari Elosegi "Luze" 177.5
Ander Fuentes "Itturri" 175
Iñaki Aleman 173.5
Aritz Saragueta 168
Iñigo Ibarra 165.5

Tafalla

Tafallako kanporaketa Kube Aretoan ospatu zen, 2009ko otsailaren 14ko 17:30etan.

Bertsolaria Puntuak
Xabier Silveira 187.5
Xabier Legarreta "Arano" 186.5
Joxe Juan Zubieta "Etxabe" 185
Xabier Terreros 167
Diego Riaño 165.5
Ekaitz Astiz 153

Finalaurrekoak

Goizueta

Goizuetako saioa lehenengo finalaurrekoa da. 2009ko otsailaren 21eko 17:30etan ospatu zen Udaletxeko Ganbaran. Finalaurreko honetan 6 bertsolarik hartu zuten parte.

Bertsolaria Puntuak
Iñigo Olaetxea 322.5
Julen Zelaieta 308.5
Jon Barberena 308
Eneko Lazkoz 307.5
Aritz Saragueta 300.5
Bittor Elizagoien 296.5

Altsasu

Altsasuko saioa bigarren finalaurrekoa da. 2009ko otsailaren 28ko 17:30etan ospatu zen Iortia Kultur Etxean. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte.

Bertsolaria Puntuak
Xabier Silveira 346,5
Jon Elizetxe 307,5
Migel Mari Elosegi "Luze" 299,5
Aimar Karrika 295
Alazne Untxalo 280,5
Saioa Alkaiza 276

Antsoain

Antsoaingo saioa hirugarren finalaurrekoa da. 2009ko martxoaren 7ko 17:30etan ospatu zen herriko Antzokian. Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte.

Bertsolaria Puntuak
Julio Soto 334
Erika Lagoma 331
Xabier Legrreta "Arano" 316
Ander Fuentes "Itturri" 307.5
Joxe Juan Zubieta "Etxabe" 298.5
Iñaki Aleman 290

Finala

Elizondo

Finala Elizondon ospatu zen, Lur Aretoan, 2009ko martxoaren 21eko 17:00etan. Finalean 8 bertsolarik hartu zuten parte. Mila pertsonentzako lekua duen Lur Aretoa lepo bete zen eta hainbat pertsona sarrerarik gabe gelditu ziren.

Oso lehia estuko finala izan zen, Julio Sotok eta Xabier Silveirak saioa puntutan berdinduta bukatu zuten. Horrenbestez, luzapena jokatu behar izan zuten berdinketa hausteko, Xabier Silveira nagusituz. Xabier Silveirak bere Nafarroako seigarren txapela lortu zuen (1997, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2009).

Horrez gain, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko txartela lortu zuten lehenengo lau bertsolariek.

Bertsolaria Puntuak
Xabier Silveira 617
Julio Soto 606
Erika Lagoma 430
Iñigo Olaetxea 423,5
Jon Barberena 423
Julen Zelaieta 420
Xabier Legarreta "Arano" 417,5
Ander Fuentes "Itturri" 394

Kanpo estekak

  • 2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252627
  • Wd Datuak: Q12252627


Nafarroako Bertsolari Txapelketak

1936196019611962196319641966197919801981198219831984198519861987198819891990199119921993199419951996199719981999200020012002200320042005200620072008 • 2009 • 20102011201320152017201920212023