27koen kluba

27koen kluba, Tel Aviveko grafitia.

27koen kluba 27 urterekin hil ziren eta mundu osoan ospetsu egin diren rock nahiz blues generoetako musikariek osatzen dute. Anglosaxoi kultura herrikoian sortutako kontzeptua da. Ingeles hizkuntzako herrialdeetan sortutako kontzeptua da; bereziki, Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan.

27koen klubeko musikarien zerrenda

Argazkia Izena Heriotza data Heriotzaren arrazoia Famatu izateko arrazoia
Brian Jones 1969ko uztailaren 3a Igerilekuan itota. Rolling Stones taldeko sortzaile eta gitarra-jotzailea.
Jimi Hendrix 1970eko irailaren 18a. Bere okadan itoa, lo egiteko pilulak hartu ondoren. Gitarra elektrikoaren aitzindaria, The Jimi Hendrix Experience eta Band of Gypsys taldeetako abeslari eta kanta egilea.
Fitxategi:Janis Joplin in 1969 (cropped).png Janis Joplin 1970ko urriaren 4a. Ustez, heroina gaindosia. Big Brother and the Holding Company, The Kozmic Blues Band eta Full Tilt Boogie Band taldeetako abeslari eta kanta egilea.
Jim Morrison 1971ko uztailaren 3a. Heriotzaren kausa ofiziala, "bihotzaren huts egitea"; autopsiarik egin ez zitzaionez, benetako arrazoia misterioa da. Probablea, heroina gaindosia. Poeta eta The Doors taldeko abeslaria eta kanta egilea.
Kurt Cobain 1994ko apirilaren 5a. Bere buruaz beste egin zuen. Nirvana taldeko abeslaria eta kanta egilea.

27koen klubean sartzeko bidean diren musikarien zerrenda

Argazkia Izena Heriotza data Heriotzaren arrazoia Famatu izateko arrazoia
Amy Winehouse 2011ko uztailaren 23a. Ezezaguna (droga gaindosia izan zela uste da).[1] R&B, soul eta jazz estiloak bateratzen zituen kantari abangoardista.

Erreferentziak

  1. Greg THORN: «Amy Winehouse may have been dead for six hours before being found», Pop Crush, 2011-07-25.

Kanpo estekak

  • Gorka BEREZIARTUA: «Rockaren historian sartu 27 urterekin hilda», Argia, 2157. zenbakia, 2008-11-02.
  • Brian Jones-en heriotzari buruzko artikulua Argian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q326461
  • Commonscat Multimedia: 27 Club / Q326461

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 16154681850747861897
  • NKC: ko20181018795
  • Wd Datuak: Q326461
  • Commonscat Multimedia: 27 Club / Q326461