Aitziber Errazkin
Aitziber Errazkin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1999ko abuztuaren 7a (24 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Aitziber Errazkin Navarro (Zarautz, Gipuzkoa, 1999ko abuztuaren 7a) euskal aktorea da, Goǃazen telesailean egindako paperagatik ezaguna.
Bizitza
Filosofia ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina alde batera utzi zituen aktore ibilbideari ekiteko. 2020ko udan Goǃazen 7.0 denboraldiko aktore berrietako bat izango zela iragarri zen.[1] 13 ataletan Enara Garmendiaren papera egin zuen. Zenbait kontzertutan ere parte hartu zuen, telesaileko aktore batzuekin batera. Ordutik, interpretazioa ikasten ari da. 2020ko Urtezahar gauean ETB1eko Goǃ 2021 saio berezian parte hartu zuen.[2]
Filmografia
Urtea | Izenburua | Papera | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2020-2021 | Goǃazen | Enara Garmendia | ETB1 | Pertsonaia nagusia (13 atal) |
2020 | Joseba Arguiñano Sukalerrian | Bere burua | ETB1 | Gonbidatua (atal 1) |
2020 | Goǃ 2021 | Bere burua | ETB1 | Urtezahar gaueko saio berezia |
Erreferentziak
- Datuak: Q96634646