Alkoholiko Anonimoak

Alkoholiko Anonimoak
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea, support group (en) Itzuli eta self-help group for mental health (en) Itzuli
Historia
Sorrera1935
Sortzailea
Bob Smith (en) Itzuli
Bill W. (en) Itzuli
webgune ofiziala

Alkoholiko Anonimoak[1][2][3][4][5] (AA siglak) jendeari alkoholismotik ateratzeko laguntzeko nazioarteko mugimendua da. Alcoholics Anonymus Ameriketako Estatu Batuetako Akron (Ohio) hirian sortu zen, sortzaileak William Griffith Wilson eta Bob Smith izanik, biek alkoholarekin arazoak zituzten pertsonak. Ideologikoki fondo kristau baldin badu kristauak ez diren pertsonak ere onartzen dituzte. Politikatik at dago.[6]

Antolamendua

Gizonen eta emakumeen komunitateetan antolatzen dira; nahikoa da bi alkoholiko biltzea komunitate bat sortzeko. Taldean esperientziak eta bizipenak publikoki elkar trukatzen dituzte horrela elkarri laguntza emanez. Bilera horiek irekiak edo itxiak izan daitezke, azken hauek alholzaleentzak bakarrik.[7] Taldekidea izateko alkohola uzteko gogoa izatea eskatzen da. Mugimendua munduaren zerbitzurako 36 hastapenetan oinarritzen da: 12 urrats, 12 tradizio eta 12 kontzeptu[8]. Elkarteen estatutuetan, bestetik, mugimenduaren independentzia aldarrikatzen da; horregatik, ezin dute ez dirulaguntzarik, ezta ere emaitzik jaso. Iturri ekonomiko bakarra taldeen partaideek egiten dituzten ekarpenak dira. Gaur egun munduan 116.000 elkarte ditu eta gutxienez bi milioi pertsoek alkohola baztertzea lortu dute. Herrialde askok, Bulego Orokor baten bidez, estatu mailako zerbitzua dute; estatu bakoitzeko erakundea autonomoa da.

Euskal Herriko taldeak

Lurralde guztietan talde asko daude. Hauek dira helbide nagusiak:

  • Araban: O.C.S. 18.zonaldea. 776.postakutxatila 01080 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945250417
  • Gipuzkoan: O.C.S. 3.zonaldea. Zumalakarregi kalea 7. 20400 Tolosa. Telefonoa: 629 141 874
  • Bizkaian: O.C.S. 16.zonaldea. 772.postakutxatila. 48080 Bilbo. Telefonoa: 944 150 751
  • Nafarroan: O.C.S. 17.zonaldea. 6.postakutxatila. 31080 Iruñea. Telefonoa: 948 241 010 / 609 478 341
  • Lapurdin:
    • Kanbon: Assantza kalea. 64250 Kanbo. Telefonoa: 06 98 52 42 39
    • Baionan: Ursuya ibilbidea 28. 64100 Baiona. Telefonoa (larrialdietarako): 0 820 200 257 (from outside France : + 33 820 200 257)

Erreferentziak

  1. Taldea, A.-A. Hondartza. (2023-06-01). «Zarauzko Alkoholiko Anonimoen elkarteak, 50 urte» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  2. «'Alkoholismoa oso gaitz 'demokratikoa' da: edozein harrapa dezake'» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  3. «45. urteurrena ospatuko du Alkoholiko Anonimoen elkarteak» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-04-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  4. «HIRU ALKOHOLIKO ANONIMOAK HITZ EGITEN DUTE» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-07-14). «Alkoholiko Anonimoak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  6. https://web.archive.org/web/20160531042220/http://www.aa.org/pages/es_ES/historical-data-the-birth-of-aa-and-its-growth-in-the-uscanada
  7. https://web.archive.org/web/20160620115617/http://www.alcooliques-anonymes.fr/qui_aa/association_aa/17-qui-sommes-nous
  8. (Ingelesez) «The 12 Steps Of Alcoholics Anonymous (AA)» Alcohol.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Ikus, gainera

  • Al Anon

Kanpo estekak

  • [1]
  • [2]
  • (Ingelesez):[3].
  • (Gaztelaniaz): Alcohólicos Anónimos de Espainiako Alcohólicos Anónimos elkartea.]
  • (Frantsesez): Frantziako Alcooliques Anonymous.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18231
  • Commonscat Multimedia: Alcoholics Anonymous / Q18231

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 151122076
  • ISNI: 0000000121719039
  • BNF: 119889943 (data)
  • GND: 2058106-3
  • LCCN: n78087105
  • NDL: 001245963
  • NKC: ko2011618210
  • SNAC: w6dg0fq5
  • SUDOC: 142595977
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000436
  • Wd Datuak: Q18231
  • Commonscat Multimedia: Alcoholics Anonymous / Q18231