Anaidi

Zumaiako marinelen kofradiaren etxea.

Anaidia edo kofradia xede erkideak erdiesteko elkartu den pertsonen (gehienetan eta tradizionalki gizonen) elkarte bat da. Adigaia kristautasunaren testuinguruan garatu zen Mendebaldean, batez ere Eliza Katolikoaren erlijio-ordenei lotuta Erdi Aroan. Laster ideia beste esparru batzuetara hedatu zen: eskulangileetara, merkatarietara, etab. Azkenerako, klubak, harginbelzgoa, anaiarteak eta beste garapen batzuk izan zituen. Euskal Herrian aipagarria da elkarte gastronomikoen sorrera.

Gaur egun, anaidien konnotazioak ugariak dira testuinguruaren arabera, aintzat edukita beren xedea erlijioari lotutakoa, lanbideari lotutakoa, intelektuala edo soziala izan daitekeela. Zenbaitetan isilpeko elkarteen itxura izan dezakete, adibidez, hargin beltzen kasuan.

Anaidien kide izateko aukera mugatua izan ohi da, eta askotan gizonei soilik uzten zaie kide izaten; hala ere, azken urteetan asko ireki da emakumeak ere kide izateko aukera.

Euskal Herrian oraindik arrantzaleen elkarteek kofradia izenari eusten diote.

Ikus, gainera

  • Anaiarte

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q996839
  • Commonscat Multimedia: Fraternal organizations / Q996839

  • Identifikadoreak
  • GND: 4130300-3
  • LCCN: sh85086749
  • NKC: ph136620
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 046924
  • Wd Datuak: Q996839
  • Commonscat Multimedia: Fraternal organizations / Q996839
  • i
  • e
  • a
Ontzi terminologiaren aurkibidea
Aparailuak
Ontzi atalak
Maniobrak
Ontzi motak
Langileak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.