Arthur Erickson

Arthur Erickson
Bizitza
JaiotzaVancouver, 1924ko ekainaren 14a
Herrialdea Kanada
HeriotzaVancouver, 2009ko maiatzaren 20a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Britainiarreko Unibertsitatea
McGill Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • AIA Gold Medal
    Molson Prize  (1968)
    Companion of the Order of Canada Companion of the Order of Canada
    Auguste Perret Prize  (1975)

arthurerickson.com
IMDB: nm0401027 Find a Grave: 37432089 Edit the value on Wikidata
Simon Fraser Unibertsitatea
Simon Fraser Unibertsitateko eraikina, Arthur Ericksonek deseinatua

Arthur Charles Erickson (Vancouver, Columbia Britainiarra, 1924ko ekainaren 14a - ib., 2009ko maiatzaren 20a) kanadar arkitektoa izan zen.

Ericksonen lanen ezaugarri nagusia eraikinen eta ingurunearen arteko harmonia paregabea da. Diseinu gehienak Vancouver inguruetan egin zituen, eta Kanada mendebaldeko tradizio ingelesa, amerikar indiarra eta japoniarra bateratu zituen. Azpimarratzeko lana du, besteak beste, Simon Fraser Unibertsitatearen diseinua, 1960ko hamarraldian egina. Vancouver gaineko mendi batean dago, eta molde geometriko soilak erabili zituen Ericksonek lan hartan, japoniar diseinuetakoen tankerakoak, baina Kanada Mendebaldeko mendiak gogorazten dituzten kolore eta moldeekin bateraturik. Hormigoia, beira eta zura erabili zituen, eta eraikinen egiturak izadiko osagaiekin elkartu zituen sarritan. 1969an, Lethbridgeko Unibertsitateko (Alberta) eraikin nagusia diseinatu zuen, eta, 1970eko hamarraldiaren amaieran, Vancouver hiriguneko gobernuaren egoitza, ur-jauziez, lorategiez eta parkeez hornitua. Aurreko lanez gainera, aipagarriak dira Tacomako Beira Museoa (2002) eta Washington D.C.ko Kanadaren enbaxada (1989), zeinean agertzen baitira egitura erraldoi zabal batean bildurik oinarrizko formez osaturiko sail konplexuak.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Erickson Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Arthur Ericksonen web-orria

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q268732
  • Commonscat Multimedia: Arthur Erickson / Q268732

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 42636360
  • ISNI: 0000000081218140
  • BNF: 123577238 (data)
  • GND: 118902024
  • LCCN: n81090475
  • SNAC: w63r2gg5
  • SUDOC: 121005445
  • ULAN: 500026210
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01842/eu_e_2335/e2335
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q268732
  • Commonscat Multimedia: Arthur Erickson / Q268732