Bijekzio

Funtzio bijektiboren adibide bat.

Matematikan, bijekzioa edo funtzio bijektiboa f : X Y {\displaystyle f\colon X\to Y\,} funtzio bat da, aldi berean injektiboa eta supraiektiboa dena; hau da, X multzoko elementu bakoitzari Y multzoko elementu bat dagokio, eta Y multzoko edozein y elementuri y = f(x) funtzioa beteko duen X multzoko x elementu bakarra dagokio.

Formalki,

y Y : !   x X ,   f ( x ) = y {\displaystyle \forall y\in Y:\exists !\ x\in X,\ f(x)=y}

Aurrekoaren ondorio zuzena hau da: funtzio bijektibo batean abiaburu-multzoko edo Definizio-eremuaren kardinalitatea, eta helburu-multzoarena edo irudi-multzoarena, berbera da. Hori adibidean ikus daiteke, non |X|=|Y|=4 den.

Teorema

f {\displaystyle f\,} funtzio bijektiboa bada, orduan bere alderantzizko funtzioa f 1 {\displaystyle f^{-1}\,} ere bijektiboa da.

Adibidea

Funtzio hau:

f ( x ) = 6 x + 9 {\displaystyle f(x)=6x+9\,}

bijektiboa da.

Orduan, bere alderantzizkoa:

f 1 ( y ) = y 9 6 {\displaystyle f^{-1}(y)={\frac {y-9}{6}}\,}

ere bada bijektiboa.[1]

Diagrama honetan ikus daiteke noiz den bijektiboa funtzio bat:

Funtzioak Injektiboa Ez injektiboa
Supraiektiboa
Bijektiboa
Ez supraiektiboa

Konposaketa

Bi funtzio f : X Y {\displaystyle f:X\rightarrow Y} eta g : Y Z {\displaystyle g:Y\rightarrow Z} bijektiboen konposaketa f g {\displaystyle f\circ g} bijektiboa izango da ere bai. Bere alderantzizkoa ( f g ) 1 = ( f 1 ) ( g 1 ) {\displaystyle (f\circ g)^{-1}=(f^{-1})\circ (g^{-1})} izango litzateke.

Adibideak

  • Edozein X multzorako, identitate funtzioa bijektiboa da.
  • f : R R , f ( x ) = 2 x + 1 {\displaystyle f:\mathbb {R} \rightarrow \mathbb {R} ,f(x)=2x+1} funtzioa bijektiboa da, y {\displaystyle y} bakoitzerako x = ( y 1 ) / 2 {\displaystyle x=(y-1)/2} bakarra baitago. Orokorrean, edozein funtzio lineal f : R R , f ( x ) = a x + b {\displaystyle f:\mathbb {R} \rightarrow \mathbb {R} ,f(x)=ax+b} (non a 0 {\displaystyle a\neq 0} den) funtzio bijektiboa da, y {\displaystyle y} zenbaki erreal bakoitzerako x = ( y b ) / a {\displaystyle x=(y-b)/a} zenbaki erreal dago eta.
  • f : R ( π 2 , π 2 ) , f ( x ) = a r c t a n ( x ) {\displaystyle f:\mathbb {R} \rightarrow ({\frac {-\pi }{2}},{\frac {\pi }{2}}),f(x)=arctan(x)} bijektiboa da, x {\displaystyle x} zenbaki erreal bakoitzak ( π 2 , π 2 ) {\displaystyle ({\frac {-\pi }{2}},{\frac {\pi }{2}})} interbaloko angelu batekin bat datorrelako. ( π 2 , π 2 ) {\displaystyle ({\frac {-\pi }{2}},{\frac {\pi }{2}})} irudi-multzoa handiagoa izango balitz π 2 {\displaystyle {\frac {\pi }{2}}} -ren multiploak barnean izateko, funtzioa ez litzateke supraiektiboa izango; izan ere, ez dago zenbaki errealik emaitza hau lortzeko funtzio honen bidez.
  • Funtzio esponentziala, f : R R , f ( x ) = e x {\displaystyle f:\mathbb {R} \rightarrow \mathbb {R} ,f(x)=e^{x}} , ez da bijektiboa, ez baitago x R {\displaystyle x\in \mathbb {R} } non f ( x ) = 1 {\displaystyle f(x)=-1} den, erakutsiz f {\displaystyle f} ez dela supraiektiboa. Hala ere, irudi-multzoa zenbaki positibo errealetara murrizten bada, bijektiboa izango litzateke.
  • f : R R + , f ( x ) = x 2 {\displaystyle f:\mathbb {R} \rightarrow \mathbb {R} ^{+},f(x)=x^{2}} funtzioa ez da bijektiboa. Adibidez, f ( 1 ) = f ( 1 ) = 1 {\displaystyle f(-1)=f(1)=1} , injektiboa ez dela erakusten du. Dena den, abiaburu-multzoa erreal positiboetara murrizten bada, bijektiboa izango litzateke.

Kardinaltasuna eta bijektibitatea

Izan bitez A eta B bi multzo , eta horien artean f : A B {\displaystyle f:A\rightarrow B} funtzio bijektibo bat existitzen da, kardinalak dituzte eta hau betetzen dute:

c a r d ( A ) = c a r d ( B ) {\displaystyle card(A)=card(B)}

Erreferentziak

  1. Funtzio bijektiboek alderantzizko funtzio bijektiboa ere daukatenaren baieztapenaren ondorioz, senak esaten digun bezala irudia ikusi eta gero, funtzio bijektiboaren definizio-eremua bere alderantzizko funtzioaren irudi-multzoa da, eta alderantziz.

Ikus, gainera

  • Funtzio injektiboa
  • Funtzio supraiektiboa
  • Bana-banako korrespondentzia

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) bijekzioa mathworld-en
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q180907
  • Commonscat Multimedia: Bijectivity / Q180907

  • Wd Datuak: Q180907
  • Commonscat Multimedia: Bijectivity / Q180907