Birus-karga

Birus-kargaren eboluzioa HIESa duen gaixo batean. Hasieran birus-karga handia da, gero jaisten da eta denboraren poderioz igotzen da berriz. T linfozitoen kopuruaren grafikoa alderantzizkoa da

.

Birus-karga infektatutako pertsona baten odolean (edo beste gorputz-isurkari batean) dagoen birus baten kopurua da. Eskuarki birus-karga birusaren kopurua odol mililitro bateko (birus kopurua/ml) adierazten da.

Birus-kargaren analisiak odolean dagoen birusaren material genetikoaren kopurua (ARN edo ADN) neurtzen du. Birusaren genoma antzemateko eta kuantifikatzeko biologia molekularraren teknikak erabiltzen dira: PCR, adibidez.

Parametro horren analisiak gaixotasun batzuen eboluzioan informazio baliotsua ematen dio sendagileari: GIBak (HIESaren eragilea), zitomegalobirusek eta B eta C hepatitisen birusek sortzen dituzten gaitzak dira, batik bat, birus-kargaren analisiak eskatzen dituztenak. Noizbehinkako analisi horien bidez gaitzaren egoera zehatza edo tratamendu baten eraginkortasuna jakin daiteke.

Zenbat eta handiagoa izan birus-karga, orduan eta probabilitate gehiago gaitzak sintoma edo osasun-arazoak eragiteko.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2528140
  • Commonscat Multimedia: Viral load / Q2528140

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D019562
  • Wd Datuak: Q2528140
  • Commonscat Multimedia: Viral load / Q2528140