Bizikletaren Munduko Eguna
Bizikletaren Munduko Eguna | ||
---|---|---|
Mota | nazioarteko egun | |
Commemorates (en) | bizikleta | |
Indarraldi | 2018 - | |
Egun | Ekainaren 3 | |
Denbora-tarte | 2018 - | |
Argumentu nagusia | bizikleta | |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea | |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Leszek Sibilski (en) | |
Helburu | cycling advocacy (en) | |
Webgune | un.org… |
2018ko apirilean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Bizikletaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen ekainaren 3a.[1][2][3]
Leszek Sibilski izeneko zientzialari poloniar batek NBEk Bizikletaren Nazioarteko Egunerako Ebazpena sustatzeko kanpaina bat abiatu zuen, eta, azkenean, 57 herrialderen babesa lortu zuen.[4] Horrelako nazioarteko egun bat ospatzeko ideia Txirrindularien Munduko Aliantzak (WCA) eta Europako Txirrindularien Federazioak ere bultzatu zuten.
Isaac Feld-ek diseinatu zuen Bizikletaren Nazioarteko Egunerako logotipoa, eta John E. Swanson irakasleak egin zuen animazioa.[5][6][7][8][9] Logotipoak Lurbiran mugitzen diren hainbat motatako txirrindulariak agertzen ditu, #June3World Bicycle Day etiketarekin.[10] Eman nahi den mezua da bizikleta gizateria osoarena dela eta, gainera, klima-aldaketaren, kutsaduraren eta zirkulazio-pilaketen aurkako borrokan oso baliagarria dela.
Erreferentziak
- ↑ «Bike EU» www.bike-eu.com.
- ↑ «World Bicycle Day, 3 June» www.un.org.
- ↑ Nations, United. «Día Mundial de la Bicicleta | Naciones Unidas» United Nations.
- ↑ Senarath, Yohan. (1 de mayo de 2018). «World Bicycle Day: Meet the man who made it happen» Transport for Development.
- ↑ «Isaac Feld on Twitter» Twitter.
- ↑ «Work» ISAAC FELD.
- ↑ Anthony Cano. (2 de mayo de 2018). #June3WorldBicycleDay. .
- ↑ Hernandez, Shinta; Torkashvan, Katie. (May 2018). «A Year in Review» Newsletter of the Department of Sociology, Anthropology, and Criminal Justice 1 (1): 5..
- ↑ «MC Today - World Bicycle Day» YouTube.
- ↑ «Leszek_J_Sibilski on Twitter» Twitter.
Ikus gainera
- Masa kritikoa (bizikleta-ekitaldia)
Kanpo estekak
- Espainiako Bizikletaren Nazioarteko Egunaren webgune ofiziala
- Bizikletaren Nazioarteko Egunaren webgune ofiziala ingelesez
- Garapenerako eta Bakerako Kirolaren Nazioarteko Eguna
- Trafiko Istripuen Biktimen Nazioarteko Eguna
- Garapen Iraunkorraren Agenda
- NBE Habitata: Mugikortasuna
- Datuak: Q51974489
- Multimedia: World Bicycle Day / Q51974489