Bugainbilea

Bugainbilea
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaNyctaginaceae
Generoa Bougainvillea
Comm. ex Juss.[1]
Azpibanaketa
Ikusi testua

Bugainbilea (Bougainvillea) landare dikotiledoneoen genero baten izen arrunta da, Nyctaginaceae familiakoa.

Jatorriz, Hego Amerikako oihan tropikaletakoa da. Europara, Louis Antoine de Bougainville frantziar esploratzaileak ekarri zuen Brasildik. Europako lurralde epeletan, etxe-aurreak apaintzeko erabiltzen da.

Zuhaixka igokaria da, 1 eta 12 m bitarteko garaiera izan dezake, eta arantzak ditu zurtoin eta adarretan. Hosto berde ilun eta distiratsuak ditu. Hostoerorkorra da landarea urte-sasoi lehorra dagoen lekuetan; hostoiraunkorra, aldiz, euria urte osoan egiten duen lekuetan. Kolore bizi-biziak erakusten ditu —morea, arrosa, horia, gorria, laranja eta zuria—, baina lore inguruko «hosto-muturrek» hartzen dute kolore bizi hori, braktea deritzenek, alegia; egiazko loreak txikiak eta zuriak dira. Fruitua bost lobuluko akenio mehar bat da.

Klima guztietara egokitzen da, baina bereziki gustuko ditu klima lehor eta epelak. Ongi jasaten du gatza, eta, beraz, aukerako landarea da kostaldeko lurraldeetarako. Bakar-bakarrik landatzen ahal da, baina ezin hobe egoten da hormen kontra, hesietan trabatuta eta saskietatik zintzilik.

Botanikariek Bougainvillea generoko hemezortzi espezie sailkatu dituzte Hego Amerikan. Gaur egun zabalduen dauden barietateak, ordea, Hego Amerikako hemezortzi horietako hiru espezie bakarrik hibridatuta lortu dira, eta Bougainvillea spectabilis da ezagunena. Guztira, 300 barietate baino gehiago aurkitu dituzte mundu osoan.

Gure arteko espezie hautatuak hauek dira:

  • Bougainvillea buttiana
  • Bougainvillea glabra L.
  • Bougainvillea peruviana
  • Bougainvillea spectabilis
  • Bougainvillea spinosa

Argazki galeria

  • More koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
    More koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
  • More koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
    More koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
  • Hori koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
    Hori koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
  • Laranja koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
    Laranja koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
  • Arrosa koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
    Arrosa koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
  • Hiru koloretako brakteadun Bougainvillea spectabilis.
    Hiru koloretako brakteadun Bougainvillea spectabilis.
  • Lore zuria eta more koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
    Lore zuria eta more koloreko brakteadun Bougainvillea spectabilis.
  • 10 bat metroko altuera duen bugainbilea hareharrizko labarraren gainean. Algorta.
    10 bat metroko altuera duen bugainbilea hareharrizko labarraren gainean. Algorta.

Erreferentziak

  1. Genus: Bougainvillea Comm. ex Juss.. in: Germplasm Resources Information Network. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila 2010-07-07.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q156996
  • Commonscat Multimedia: Bougainvillea / Q156996
  • Wikispecies Espezieak: Bougainvillea

  • Identifikadoreak
  • GND: 7540813-2
  • LCCN: sh85016084
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 188768
  • Fl. China: 104374
  • GBIF: 3086089
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomygenus.aspx?id=1617
  • IPNI: 331418-2
  • ITIS: 19682
  • NCBI: 3540
  • W3TROPICOS: 40030049
  • USDA Plants: BOUGA
  • Wd Datuak: Q156996
  • Commonscat Multimedia: Bougainvillea / Q156996
  • Wikispecies Espezieak: Bougainvillea