Bulegotika-suite

Bulegotika-suite bat bulegoko lanerako egokitutako programa informatikoen paketea da, bateratuta banatzen dira eta interfaze grafikoa erabiliz elkarren artean bateragarriak dira.

Ez dago bulegotika-suite batek izan behar dituen aplikazioentzako araurik, baina gehienek testu-prozesadore bat eta kalkulu-orrientzako aplikazioa. Honetaz gain, aurkezpenak egiteko aplikazioa, datu-baseak kudeatzeko aplikazioa, agenda eta posta-bezeroa ere izan ditzakete.

Merkatuan nagusitzen dena Microsoft Office da. Honek formatu propioak erabiltzen ditu dokumentuak sortzeko. Hori dela-eta, formatu irekiak darabilten beste suite batzuek Microsoft Officen formatu hau inplementatu behar izaten dute, irakurri eta idazteko arazoak ez izateko. Dena den gero eta gehiago erabiltzen dira software libreko LibreOffice eta online aplikazioak, besteak beste Google Drive eta Microsoft Live.

Bulegotika-suite ezagunak

LibreOffice Writer

Plataforma-anitzak

  • LibreOffice [1]
  • OpenOffice.org
  • Gnome Office
  • StarOffice
  • Corel WordPerfect Office
  • Lotus SmartSuite
  • Papyrus OFFICE

Macintosh eta Windowserako

  • Microsoft Office
  • ThinkFree Office

Macintosherako bakarrik

  • NeoOffice
  • MarinerPack
  • iWork
  • AppleWorks

Windowserako bakarrik

  • EasyOffice
  • Works

Unix/Linuxerako bakarrik

  • Siag Office
  • KOffice

Erreferentziak

  1. Euskaraz eskura daiteke: LibreOffice euskaraz

Kanpo estekak

  • Apache OpenOffice suitea jaisteko helbidea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q207170
  • Commonscat Multimedia: Office suites / Q207170

  • Wd Datuak: Q207170
  • Commonscat Multimedia: Office suites / Q207170