Elisa Mújica

Elisa Mújica
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisa Mújica Velásquez
JaiotzaBucaramanga, 1918ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaBogota, 2003ko martxoaren 27a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra

Elisa Mújica Velásquez (Bucaramanga, Kolonbia, 1928ko otsailaren 21.[1] - Bogota, Kolonbia, 2003ko martxoaren 27a) idazlea izan zen. Eleberriak, haurrentzako kontakizunak eta ipuinak idatzi zituen. XX. mendeko Kolonbiako idazlerik nabarmenena da. Mende honetako Kolonbiako Gizartean emakume izatea aldarrikatu zuen bere lanetan.[2]

Biografia

Bucaramanga jaio zen, baina Bogotara joan zen bizitzera 8 urte zituela, familiarekin batera. Familiako betebeharrak zirela eta, ikasketak 14 urterekin utzi zituen, eta ezin izan zituen amaitu.

Ibilbidea

Komunikazio Ministerioan lan egin zuen, eta gero Carlos Lleras Restrepo Kolonbiako presidente izango zenaren idazkari pertsonala izan zen. Bachué Taldearekin harremanak izan zituen, eta oso garrantzitsua izan zen Kolonbiako artearen historiarako. Sopóko nekazaritza-bankuan lan egin zuen 1968 inguruan. 1936tik 1943ra Quitoko enbaxadako idazkari izan zen; 1980ko hamarkadan Hizkuntzaren Akademia Kolonbiarra osatu zuen eta 1984an Espainiako Errege Akademiako kide izatea lortu zuen.[3] Egunkari eta aldizkarietan lan egin zuen, El Tiempo eta El Visión egunkarietan iruzkin eta aipamenak argitaratuz.

Haren lanak Kolonbiarekin lotzen dira, eta historiak ikuspuntu sozialetik kontatzen ditu; haur-literaturan ere aritu zen.[4]

Lanaren zati bat emakumeei autonomia eta independentzia lortzeko aukerei buruzko izan zen. Protagonisten bizitza honela banatzen zen: kontserbadoreen eta liberalen arteko borroka, indarkeria mehatxua, gizarte-klaseen arteko tentsioak, ustelkeria, garaiko gizarte-arazo gisa.

Argitalpenak

Eleberria

  • Los dos tiempos, 1949
  • Catalina, 1963
  • Bogotá de las nubes, 1984

Saiakera

  • El Indio en América: síntesis de obras americanas sobre el problema indígena, 1948
  • La aventura demorada: ensayo sobre santa Teresa de Jesús, 1951
  • La Candelaria, 1974
  • Introducción a Santa Teresa, 1981
  • Las altas torres del humo: raíces del cuento popular en Colombia, 1985
  • Sor Francisca Josefa de Castillo, 1991

Ipuina

  • Ángela y el diablo, 1953
  • Árbol de ruedas, 1972
  • La tienda de las imágenes, 1987
  • Cuentos, 2009

Haur-literatura

  • La Expedición Botánica contada a los niños, 1978
  • Bestiario, 1980
  • Pequeño Bestiario, 1990
  • Las casas que hablan: guía histórica del barrio de la Candelaria de Santa Fé de Bogotá, 1994
  • Cuentos para niños de La Candelaria, 1997

Autobiografia

  • Egunkaria: 1968-1971, 2008

Edizio kritikoak

  • Reminiscencias de Santafé de Bogotá, José María Cordovez Moure, Aguilar, 1957

Sariak

  • 1962 Esso Saria, Catalina nobelagatik.[5]

Erreferentziak

  1. Banco de la República, Elisa Mújica. .
  2. Elisa Mújica. .
  3. Páginas de ayer para las mujeres de hoy; Elisa Mújica. .[Betiko hautsitako esteka]
  4. Ballesteros Rosas, Luisa "La escritora en la sociedad ltinoamericana" Pág 252, en español
  5. [Esteka hautsia]

 Kanpo estekak

  • "Catalina" nobelaren aipamena, Atalondo .unesco.org-en. artxibatu zen .
  • Idartasek 2018an egin zion omenaldia, jaio zenetik ehun urte igaro zituelako.
  • Saiakuntza: Elisa Mújica, 1918-2003
  • Bogotá de la nubes eleberria, Bogotako Alkatetza Nagusiak eta Kultura, Josteta eta eta Kirol Idazkaritzak argitaratua 2014. urtean. Nobela Bogotako Liburutegi Digitalean dago eskuragarri.
  • Kultura Ministerioak eta Kolonbiako Liburutegi Nazionalak 2018an argitaratutako Las alta torres del humo ipuin-liburua. Liburuak Bogotako Liburutegi Digitalean daude eskuragarri.
  • Elisa Mújica: Katalinaren oroitzapena. Montserrat Ordoñez [1] Kolonbiako Unibertsitate Nazionalak argitaratutako artikuluen biltegia


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5829549
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 102324622
  • ISNI: 0000000084043489
  • BNE: XX921014
  • BNF: 129594605 (data)
  • LCCN: n84151165
  • CiNii: DA09259985
  • SUDOC: 072231084
  • BIBSYS: 90711323
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 82716
  • Wd Datuak: Q5829549