Emmanuel Roblès

Emmanuel Roblès
Bizitza
JaiotzaOran, 1914ko maiatzaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBoulogne-Billancourt, 1995eko otsailaren 22a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, gidoilaria, antzerkigilea, eleberrigilea, iritzi-kazetaria, maisu/maistra eta interpretea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Les Hauteurs de la ville (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Femina saria  (1948)
    Eugène Dabit populist novel award
    Broquette-Gonin prize
Genero artistikoaeleberria

IMDB: nm0733270 IBDB: 5400 Edit the value on Wikidata

Emmanuel Roblès (Oran, Aljeria, 1914ko maiatzaren 4a - Boulogne-Billancourt, Senako Gainak, 1995eko otsailaren 22a) frantses idazlea izan zen.

Ipar Afrikako munduari guztiz lotua dago, errespetu handia erakutsi du musulmanen erlijio eta ohituren aurrean, eta idazle musulmanek frantsesez eginiko eleberriak aurkezten dituen Méditerranée argitaletxearen zuzendaria izan da. Espainiar jatorriko familia batean sortu zen, eta irakasle-ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerran Albert Camusekin batera lan egin zuen Alger-Républicain egunkarian. 1958an Parisa jo behar izan zuen, Aljeriako gerratik ihesi. Les Hauteurs de la ville (1948, Hiriko gainaldeak), laugarren eleberriak ekarri zion ospea; gazte aljeriar batek Bigarren Mundu Gerran aljeriar hiritarrak kontzentrazio-esparruetara eta heriotzara eraman zituzten faxisten aurka eginiko mendekua du kontagai nobela horrek. Cela s´appelle l´aurore (1952, Egunsentia du horrek izena) eleberriak arrakasta handia ekarri zion; handik aurrera Italian gerra-garaian giroturiko amodiozko eleberriak idatzi zituen. Antzerki lan aipagarriak ere idatzi zituen: Montserrat (1948), Venezuelako independentzia gerran girotua, La Vérité est morte (1952, Egia hila da), Espainiako Gerra Zibilean, eta Plaidoyer pour un rebelle (1965, Errebelde baten alde), terrorismoan. Federico García Lorcari buruzko saiakera bat idatzi du, eta frantsesera bihurtu ditu gaztelaniazko eleberriak. 1973an Académie Goncourteko kide izendatua izan zen.

Bibliografia hautatua

  • La Vallée du paradis (1940)
  • Travail d'homme (1942)
  • La Marie des quatres vents (1942), ipuinak
  • Nuits sur le monde (1944), ipuinak
  • L'Action (1946)
  • Les Hauteurs de la ville (1948), Femina saria
  • Montserrat (1948), antzezlana
  • La Mort en face (1951), ipuinak
  • Cela s'appelle l'aurore (1952)
  • Federica (1954)
  • Les Couteaux (1956)
  • L'Homme d'Avril (1959), ipuinak
  • Le Vésuve (1961)
  • Jeunes saisons (1961), autobiografia
  • La Remontée du fleuve (1962)
  • La Croisière (1968)
  • Un Printemps d'Italie (1970)
  • L'Ombre et la rive (1972), ipuinak
  • Saison violente (1974)
  • Un Amour sans fin (1976)
  • Les Sirènes (1977)
  • L'Arbre invisible (1979)
  • Venise en hiver (1981)
  • La chasse à la licorne (1985)
  • Norma, ou, L'Exil infini (1988)
  • Albert Camus et la trêve civile (1988)
  • Les Rives du fleuve bleu (1990), ipuinak
  • Cristal des jours (1990), poesia
  • L'Herbe des ruines (1992)
  • Erica (1994), ipuinak
  • Camus, frère de soleil (1995), biografia

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1338416
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 19683560
  • ISNI: 0000000108761427
  • BNE: XX5254980
  • BNF: 119222605 (data)
  • CANTIC: a10147263
  • GND: 118790765
  • LCCN: n50046581
  • NDL: 00525610
  • NKC: jn19990007090
  • CiNii: DA07422655
  • SUDOC: 027104206
  • UB: a1059862
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05133/eu_r_0708/r0708
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1338416