Emultsionatzaile

Emultsionatzaile esaten zaio likido nahastezinen arteko emultsioa sorrarazteko edota egonkortzeko erabiltzen den agente tentsioaktiboari[1]

Emultsio egonkor bat eratzeko, ingurunean dispertsaturik dauden tantei elkarrengana hurbiltzea eragotzi behar zaie; gainera, fasearteko mintza ez haustea lortu behar da. Horretarako erabiltzen dira emultsionatzaileak. Esaterako, elikagaigintzan, ur- eta olio-disoluzioak bat egiteko erabiltzen dira: lezitina, gantz-azidoen mono- eta diglizeridoak, polisorbatoak eta abar. Farmazian ere erabiltzen dira, plastikoen industrian (emultsio-polimerizazioetan, adibidez) eta abarretan.

Hiru motatako emultsionatzaile daude:

  1. Sintetikoak edo erdisintetikoak: detergenteak, glizerol esterrak, gantz-azidoen alkoholak...
  2. Produktu naturalak: pektina, erleen argizaria, arrautz-gorringoa,...
  3. Hauts mineralak: buztin naturalak.

Erreferentziak

  1. Emultsionatzaile. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/emultsionatzaile.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q907356
  • Identifikadoreak
  • BNF: 13577592f (data)
  • GND: 4152115-8
  • NDL: 01172878
  • AAT: 300014735
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D045703
  • Wd Datuak: Q907356