Errege kuria

Errege kuria (latinez: curia regis) Erdi Aroko erregeen, eta batez ere kapetoen (Frantzia) inguruan, haren ahaideek eta nobleziak osatzen zuten gortea izan zen. Aholku ematea zuen eginkizuna. XIII. mendetik aurrera ordea, finantza eta epaiketa arazoetako taldeak erakunde burujabe bihurtu ziren. Asturias-Leon eta Gaztelako erregeek ere bazuten antzeko erakunde bat. Kuriaren bitartez hartzen zuten parte handizkiek erresumako arazoetan.

Ingalaterrako erregeek ere antzeko erakunde bat izan zuten, anglosaxoien witenagemot ordezkatu zuena. Denboraren poderioz, hazi eta zatituz joan zen, Ingalaterrako Parlamentua sortu arte.

Ikus, gainera

  • Kuria
  • Erromako kuria

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q672507
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q672507


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.