Erzincan

Armeniako hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Turkiako estatuaren barnean. 65.000 biztanle. Ehungintza eta kobre-ustiakuntza. Armeniako hiri nagusia izan zen, Erzurum baino lehen (IV. m.). Aipagarria da garai hartako santutegia.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.