Espiro konposatu

Espiro konposatuak konposatu organiko poliziklikoen familia bat da non eraztunak karbono-atomo bakar batez lotzen diren[1]. Espiro konposatuen eraztunak klase berdinekoak edo desberdinekoak izan daitezke. Eraztunak lotuta dauden atomoari espiro atomo deritzo.

Espiro-[4,5]-dekanoa
Diespiro-[4,2,5,2]-pentadekanoa
1,3,5-triazaspiro-[5,5]-undeka-1,3-dienoa

Nomenklatura

Konposatu hauek izendatzeko espiro partikula txertatzen da, ondoren parentesi karratuak ipintzen dira –[]–, horien barnean lotzen dituen karbonoaren zenbakiak eraztun txikitik zein handitik begiratua eta azkenik nomenklaturari dagokion izena, hots, katea lineala izango balitz izango lukeen izena. Zenbakitzea hasten da espiro atomoaren ondoz ondo dagoen eraztun txikiko atomotik. Adibideak:

1-bromo-3-kloro-espiro-[4,5]-dekan-7-ola non atomoen posizioak markatuta dauden
1-bromo-3-kloro-espiro-[3,6]-dekan-7-ola karbonoen posizioak markatuta dituena

Erreferentziak

  1. Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - spiro compounds (S05881)» www.goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q424180
  • Commonscat Multimedia: Spiro compounds / Q424180

  • Identifikadoreak
  • GND: 4133689-6
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D013141
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 33599
  • Wd Datuak: Q424180
  • Commonscat Multimedia: Spiro compounds / Q424180