Fanderia

Artikulu hau burdinolari buruzkoa da; Errenteriako auzoa gaitzat duena beste hau da: «Fanderia (Errenteriako auzoa)»

Fanderia ijezketa edo laminazioa egiten duen burdinola da. XVIII. mendean fanderien lana burdinoletan egiten zenetik bereizi egin zen.

Historia

XV. mendean sortu zen fanderia teknologia, eta hainbat burdin-produkturen kostua merkeagotu zituen, bereziki txapa erabiltzen zutenak. Izena frantsesezko fandre hitzetik dator. Euskal Herrian, lehen fanderia Bernako burdinolan eraiki zen, Durangon, eta 1591an hasi zen ekoizten. XVIII. mendean fanderien lana burdinoletan egiten zenetik bereizi egin zen. Fanderietan burnizko pieza desberdinak lantzen ziren: flaskoak, ailarak... Bestetik ere, burdina beste erabileretarako prestatzen zen.

Argien Garaian bi fanderia sortu ziren Gipuzkoan:

  • Iraeta: zilarbizi eramateko burnizko flaskoak egiten zituen. 1850. urtean Penintsulako hobeto jarrita zegoena zen.
  • Errenteria: Simon Aragorrik bultzatuta, teknikak eta espezialistak kanpotik ekarri zituen.[1]

Erreferentziak

  1. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/fanderia/ar-64934/

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q13883136
  • Commonscat Multimedia: Foundries / Q13883136

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX534599
  • BNF: 11931427v (data)
  • GND: 4020997-0
  • LCCN: sh85051054
  • NKC: ph125709
  • AAT: 300266773
  • Wd Datuak: Q13883136
  • Commonscat Multimedia: Foundries / Q13883136


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.