Fentaniloa[1] nerbio sistema zentrala eta arnasketa deprimitzen dituen ekintza azkarreko opiazeoa da. Oso opiazeo gogorra da, morfina baino 80 aldiz indartsuagoa.
Historia
Fentaniloa Paul Janssenek sintetizatu zuen 1959an eta hurrengo hamarkadan zain barneko anestesiko moduan erabiltzen hasi zen. 1990eko hamarkadaren erdialdean hasi zen erabiltzen azalean ipintzeko txaplata moduan, gaur egun oso hedatuta dagoena.
Horretaz gain, minbizi eta beste gaixotasun kroniko batzuen mina tratatzeko ere erabiltzen da. Minbiziaren mina tratatzerako orduan, ez da fentanilo baino eraginkorragoa den opiazeorik ezagutzen. Horregatik, minbizia duten gaixoetan lehen aukerako sendagaia da, eta hartzeko modurik ohikoena txaplataren bidez izaten da, 72 ordutik behin.
Halaber, min akutua tratatzeko gaur egun modu berriak daude aho-mukosa edo sudurrarena zeharkatuz hartutako botiken bidez. Eragin azkarra lortzen da era hauetatik.
Eragin desiragaitzak
Sarrien agertzen diren fentaniloaren eragin desiragaitzak honakoak dira: