Finlandiako antzinako armarriak

Armarriak ez ziren XVI. mende arte garatzen hasi eta ordudanik santuen zigiluak erabiltzen zituzten. Armarri bakoitzak probintziako fauna, flora edo bertako ohitura eta kulturen ezaugarriak ditu.

Armarrien artean bi motakoak desberdintzen dira: dukerri koroa dutenak (Benazko Finlandia, Häme, Karelia eta Satakunta) eta konderri koroa dutenak (Åland Uharteak, Ilandia, Laponia, Pohjanmaa eta Savonia). Koroak, probintziek Suediar Errsumaren barnean zuten garrantziagatik bereizten dira.

Gaur egun oraindik, antzinako armarriak erabili ohi dira, herri, eskualde eta baita Finlandiako probintzietan ere.

Åland Uharteak

XVI. mendeko armarriak bi orein irudikatzen zituen baina hurrengo mendean bakarrarengatik ordezkatuak izan ziren. Oreina, uharteen ezaugarri dira, bertako ehiza oparoarengatik, gaur egun babestua dagoena.

Benazko Finlandia

Armarriak Turkuko gazteluaren omenez egin zen, probintziaren erdigune militar eta administratiboa, eta Suediak bertan zuen garrantziaren erakusgarri da ere, bi banderekin suediarrekin.

Häme

Urrezko katamotz bat ageri da armarrian, atzekalde gorri baten gainea. Goian zilarrezko sei puntako hiru izar ageri dira eta behealdean aldiz, zilarrezko lau arrosa, dukerri bat izanaren oroimena.

Duela asko, katamotza, herrialde honetako animalia komun bat zen, baina XVII. mendeko Izotz Aro Txikiaren ondorioz, hegoalderantz migratu behar izan zuen, eta ordudanik bertan aurkitu ezineko animalia da.

Ilandia

1599ko armarriak, zilarrezko itsasontzi bat irudikatzen du, probintziaren antzinako merkataritza garrantziagatik. Itsasontzia, Porvoo, Vantaa, Kymi eta Mustio ibaien gainean dago, lehenengo biak Häme probintziarekin erabilitako merkataritza bideen omenez, eta azkenekoak Ilandiaren mugak ebakitzen zituzten ibaiak baitziren.

Karelia

1562ko armarriak, bi beso ezpata batzuekin errepresentatzen ditu. Izan ere, Karelia, Novgorodeko Errepublika eta Suediar erresumaren arteko muga zen eta hau zela medio, erregeak, armarri hauek eman zizkion.

Laponia

Historiaurreko gizon bat agertzen da armarrian, izan ere suediarrak, "aurreratuak", samitarrak gutxietsi egiten zituzten eta "historiaurreko gizartea" zelakoan, armarri hauek ezarri zizkion. Gaur egun oraindik Laponia finlandiarrean eta Laponia suediarreko armarrietan aurkitu daitezke historiaurreko gizon hauek.

Pohjanmaa

Pohjanmaako armarrian hainbat pitotx agertzen dira, urtez urte kopurua aldatu delarik. Pitotxa bertako animalia nagusienetakoa da, nahiz eta ehizarekin arazo handiak izan gaur egun Finlandiar gobernuaren babespean dago

Satakunta

Hartz beltz bat ageri da bertan, antzinako larruzko merkataritzarengatik eta bertako hartzak oso preziatuak izan zirelako Erdi Aro guztian.

Gainera, hartza bizitza basatiaren oroigarri da. Izarrak aldiz, gaueko zeru garbia isladatzen dute, neguko partean batik bat, zeruko izar guztiak ikusi daitezke hotzak zeruan eratzen duen garbitasunagatik.

Savonia

Arkuak eta geziak ehiza errepresentatzen dute, eta gainera, muga ondoko probintzia zenez esanahi defentsiboa zuela uste da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257878
  • Wd Datuak: Q12257878