Gamusino

Gamusino, baita ere gamburrino,[1] asmatutako animalia da, normalean gaueko hegaztia. Lurralde oso desberdinetan da ezaguna: Espainia, Portugal, Kuba, Frantzia... Sarritan txantxak egiteko eta jendea engainatzeko erabili izan da. Oso animalia iheskorra omen da eta bakarrik gauez harrapa daiteke.

Izen desberdinak

Lurralde desberdinen arabera izena eta ezaugarriak ere aldatu daitezke:

  • Euskal Herria: gurrutxurtu
  • Estremadura: gangüezno
  • Portugal: gambozino
  • Valentzia: gambosí
  • Katalunia: gambutzí[2]
  • Galizia: biosbardos, gazafellos o cocerellos
  • Frantzia: dahu (hau mendiko ahuntza da eta oso mito landua da)
Frantzian Dahu izena du eta mendiko ahuntza da.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20160307081610/http://www.maderuelo.com/historia_y_arte/arabismos.html#G
  2. Joan Amades: Costumari Català (1950).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2145610
  • Wd Datuak: Q2145610