Gerra Mitridatiko

Hiru Gerra Mitridatiko egon ziren Erromako Errepublika eta Pontoren artean K.a. I. mendean. Honela, Mitridates VI.agatik deitzen dira, garai hartan Pontoko erregea eta Erromaren etsai ospetsu bat izan zena.

  • Lehen Gerra Mitridatikoa: K.a. 88-K.a. 84. Erromatar legioak Luzio Kornelio Silaren agindupean egon ziren. Gudurik garrantzitsuenak Keroneako gudua K.a. 86an gertatua eta Orkomenoko gudua izan ziren, hau ere K.a. 86an gertatua. Lehen gerra hau, Erromaren garaipena eta Dardanoseko Hitzarmenarekin amaitu zen.
  • Bigarren Gerra Mitridatikoa K.a. 83-K.a. 81. Erromatar armadak Luzio Lizinio Murenaren agindupean zeuden. Gerra, benetan erabat amaitu gabe amaitu zen, erromatar porrota eta Silaren aginduz erretiratuz.
  • Hirugarren Gerra Mitridatikoa: K.a. 75-K.a. 63 Erromatar armada, lehenik, Luzio Lizinio Lukulok zuzendu zuen (K.a. 75etik K.a. 66rarte) eta ondoren Ponpeiok (K.a. 66tik K.a. 63rarte). Gerra, Mitridatesen porrotarekin amaitu zuen, ondoren, erregeak berak, bere buruaz beste egin zuelarik.

Pontoko Erresumaren indarra suntsitua izan zen eta Erromak Anatoliaren gaineko bere boterea berretsi zuen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1616064
  • Commonscat Multimedia: Mithridatic Wars / Q1616064

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX5053953
  • BNF: 11983381w (data)
  • LCCN: sh85115119
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1616064
  • Commonscat Multimedia: Mithridatic Wars / Q1616064