Gillian Flynn

Gillian Flynn

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKansas City, 1971ko otsailaren 24a (53 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Kansas (en) Itzuli
Northwestern Unibertsitatea
Medill School of Journalism (en) Itzuli
Bishop Miege High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista-kritikaria, eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, zinema-kritikaria eta film screenwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
ikusi
  • Dark Places (en) Itzuli
    Gone Girl (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • CWA Ian Fleming Steel Dagger  (2007) : Sharp Objects (en) Itzuli
    CWA New Blood Dagger  (2007) : Sharp Objects (en) Itzuli
Genero artistikoathrillerra

gillian-flynn.com
IMDB: nm5058839 Rottentomatoes: celebrity/gillian_flynn Metacritic: critic/gillian-flynn
Facebook: authorgillianflynn Twitter: TheGillianFlynn Instagram: thegillianflynn Discogs: 3344901 Edit the value on Wikidata

Gillian Schieber Flynn (Kansas City, Missouri, 1971ko otsailaren 24a) idazle eta telebista kritikari estatubatuarra da. Bere polizia-nobelengatik ezaguna da, batez ere bere 2012 Gone Girl liburuagatik eta zinemara egokitu zuen gidoiagatik, titulu berdinarekin.

Biografia[1][2][3][4]

Haurtzaroan, Gillianek zinemarekiko zaletasun handia izan zuen, beldurrezkoa batez ere. Bere gurasoak unibertsitateko irakasleak ziren; bere aita, zinemagintza; eta bere ama, idazketa. Beraz, txikitatik izan du istorioak kontatzeko interes handia.

Kazetaritza eta ingeles filologia ikasi zituen Kansasko Unibertsitatean, bere jaioterrian, eta zenbait urtetan zehar idazle independiente gisa lan egin ondoren, Chicagora joan zen bizitzera eta Northwestern Unibertsitatean masterra lortu zuen. Bere ikasketak amaituta, New York Cityra mugitu zen lan bila.


Ondoren, Entertainment Weekly aldizkariarekin lan egin zuen hamar urtez, zinema eta telebista kritikari gisa. 2006an, bertan lanean ari zela, bere lehen eleberria argitaratu zuen, Sharp Objects. Horri esker, Edgar eta Fleming Steel Dagger sariak irabazi zituen, eta, horren ondorioz, bere idazketan lanaldi osoan jardutea erabaki zuen.


2009an, Dark Places eleberria argitaratu zuen, oso kritika onak jasan zuena. Bere benetako arrakasta Gone Girlekin etorriko zen, Stephen King bezalako egileen arreta erakarriko zuena, eta David Fincher zine zuzendariarekin elkarlanean aritzeko aukera emango ziona istorioa zinemara egokitzeko. Film horri esker, Gillianek hainbat sari jaso zituen, eta Satellite eta Urrezko Globo sarietarako izendatu zuten.

2013an, Chicagora itzuli zen bere senarrarekin eta seme-alabekin bizitzeko. Zenbait hilabete geroago, 2014an, The Grownup eleberri motza argitaratu zuen, bere bigarren Edgar saria irabaziz hurrengo urtean. Hortik aurrera, zinema eta telesail industrian barneratu zen, gidoiak idazten eta proiektuak produzitzen.

Eleberriak[5]

  • 2006an, Sharp Objects argitaratu zen. Camile Preaker erreportari ohiaren istorioa kontatzen du. Ospitale psikiatriko batean egon ondoren, bere ahizpa gazteenaren heriotza ikertzera bere haurtzaroko etxera itzulzen da. Zenbait jendeari aurre egin beharko dio, batez ere bere amari, gehiegi babesten baitu, eta udaltzaingoari, oraindik bere ikerketa egiten ari baita.
  • 2009ko Dark Places "Kinnakee baserriko sarraskia"-ri buruz hitz egiten du. Libby Day protagonistak zazpi urte zituenean, ama eta bi ahizpak galdu zituen hilketa batean. Bere anaia Benen aurkako lekukotza eman zuen, baina kasua ez zen guztiz argitu. Hogeita bost urte geroago, Libby harremanetan jartzen da Kill Club izeneko elkarte batekin, ikerketa kriminalaren zale taldea, eta Libbyri bere kasua argitzen lagundu nahi dutenak
  • 2012an, Gone Girl argitaratu zuen Gillianek. Amy eta Nick ezkonduen urteurrena ospatzeko prest daude, baina Amy desagertzen da arrastorik utzi gabe. Berehala, Nick susmagarri nagusia bihurtzen da, errugabea dela esaten duen arren. Jakina da bere harremana hotza eta urruna zela, baina ba al liteke Nickek horrelako krimen bat egitea?
  • 2014ko The Grownup nobela motza da. Bizitzan arrakastarik ez duen emakume anonimo bat iragarle faltsu bihurtzen da, negozio bat sortuz eta izpirituekin komunikatzeko gai dela hitzemanez. Egun batean, Susan Burke izeneko emakume batek laguntza eskatzen dio bere etxea izpirituetatik askatzeko. Protagonista etxera joaten denean, naturaz gaindiko zerbaiti aurre egin behar diola susmatzen hasten da.

Film eta Telesailak[6]

Gone Girl premiere. Ezkerretik eskuinera, David Fincher, Gillian Flynn eta filmaren protagonista Ben Affleck.

Gillianek zenbait filmetan parte hartu du gidoilari gisa.

Urtea Izena Zuzendaria Mota
2014 Gone Girl* David Fincher Filma
2015 Dark Places* Gilles Paquet-Brenner Filma
2018 Sharp Objects* Jean-Marc Vallée Telesail motza
2018 Widows Steve McQueen Filma
2020 Utopia Gillian Flynn (Sortzailea) Telesaila
  • Bere eleberrietatik egokituta.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Gillian Flynn: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Gillian Flynn: biografía y obra» AlohaCriticón 2017-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  3. (Ingelesez) «Gillian Flynn | Biography, Books, Sharp Objects, Dark Places, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  4. (Ingelesez) Gillian Flynn. (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  5. Txantiloi:Ag «PenguinLibros» PenguinLibros (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  6. Gillian Flynn - The Movie Database. TMDB, TMBD or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q311755
  • Commonscat Multimedia: Gillian Flynn / Q311755

  • Wd Datuak: Q311755
  • Commonscat Multimedia: Gillian Flynn / Q311755