Goncourt Saria

Goncourt Saria
Jatorrizko izena(fr) Prix Goncourt
Motaliteratura sari
Honen izena daramaEdmond de Goncourt (en) Itzuli, Goncourt anaiak eta Jules de Goncourt (en) Itzuli
Indarraldi1903 - 
HerrialdeaFrantzia
Sari-emaileaGoncourt Akademia
Osatuta

Webguneacademie-goncourt.fr
Edmond Goncourt, sariaren sortzailea.

Goncourt saria (frantsesez: Le prix Goncourt, lə pʁi ɡɔ̃kuʁ ahoskatua) frantsesezko literatura saria da, Goncourt Akademiak urteko prosazko lanik hoberenaren egileari ematen diona. 1986an eratu zen, Edmond de Goncourt idazlearen testamentuaren arabera. Goncourt Akademia 1902an sortu zen ofizialki, eta sariak 1903ko abenduaren 21ean banatzen hasi.

Goncourt saria, urtean agertu den imajinaziozko prosa onena saritzeko sortua, eleberri bati ematen zaio ia beti. Frantziako literatura saririk prestigiodunenetako bat da. Saria bera sinbolikoa da (10 euro), baina irabazleak irabazitako ospeak liburuaren salmentak ugaritzen ditu.

Sarituen zerrenda

Euskal saritu bakarra

Eman den urte guztietan euskal herritar bakarrak irabazi du literatura-sari hau, Thierry Sandre (bere benetako izenaz Charles Moulié) baionesak hain zuzen. 1924ko edizioan izan zen, Le Chèvrefeuille, le Purgatoire, le Chapitre XIII obrengatik. Gallimard-ek argitaratu zuen.

Erreferentziak

  1. Le prix Goncourt 2022 est attribué à Brigitte Giraud pour son roman "Vivre vite" et le Renaudot revient à Simon Liberati pour "Performance". Franceinfo, 2022ko azaroak 3, francetvinfo.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-3).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez): Goncourt akademiaren webgune ofiziala.
  • (Frantsesez): Gongourt Sariaren historia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q187300
  • Commonscat Multimedia: Prix Goncourt / Q187300

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12062858p (data)
  • GND: 4214152-7
  • LCCN: sh85107071
  • NKC: ph757453
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q187300
  • Commonscat Multimedia: Prix Goncourt / Q187300