Goncourt anaiak

Edmond (ezkerrean) eta Jules Goncourt (Félix Nadarren argazkia).

Goncourt anaiak Edmond de Goncourt (Nancy, Frantzia, 1822 - Champrosay, 1896) eta Jules Goncourt (Paris, Frantzia, 1830 – 1870) idazleak izan ziren, batera lan egin zutenak.

Biografia

Bildumazale amorratuak ziren biak, eta XVIII. mendea aztertu zuten (L´Art du XVIIIe siècle, 1859-1875). XVIII. mendeko pintura japoniarra eman zuten ezagutzera (Outamaro, 1891). Iragana dokumentuetan oinarrituz kontatu zuten, eta oraina ere gisa berean kontatzen saiatu ziren: Sœur Philomène (1861), erietxeetako bizitzaz; René Mauperin (1864) burgesia gazteaz; Germinie Lacerteux (1865) neskame histeriko baten balentriez.

Eleberri naturalistaren teorialariak izan ziren. Goncourt anaien lanik garrantzitsuena Journal izeneko liburu saila da. Bertan, XIX. mendeko literatura kronika berezia egiten da, bederatzi liburukitan. Julesek lehen hiruretan parte hartu eta gero hil baitzen, Edmond anaiak jarraitu zuen argitaratze-lanetan. Harenak dira, besteak beste: La Fille Élisa (1877), La Faustin (1882) eta Chérie (1884). Goncourt Akademia delakoaren kideak izendatu zituen Edmondek, frantsesezko urteko fikziozko prosa libururik onena hautatzeko (Goncourt saria).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

  • Goncourt (Parisko metroa)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q622283
  • Commonscat Multimedia: Goncourt / Q622283

  • Wd Datuak: Q622283
  • Commonscat Multimedia: Goncourt / Q622283