Grabazio-estudio

Grabazio-estudio profesional baten kontrol-gela.

Grabazio-estudioa soinua grabatzeko xedea duen gela intsonorizatu eta akustikoki egokitua da. Grabazio-estudioa soinua, harmonia, melodia, tinbrea, tonua, musika hobetzeko beste funtzio askoren artean grabatu eta aldatzen dituen gailu teknologikoen multzoa da.

Deskribapena

Estudio arrun bat elkarrengandik akustikoki isolatuta dauden bi gela edo ganbarek osatzen dute:

  • grabazio gela (edo estudioa besterik gabe), soinua grabatzeko pentsatua, mikrofonoz hornitua eta kontrol gelara bidaltzeko lineak;
  • kontrol-gela, non grabatzeko eta ondorengo soinua prozesatzeko erabilitako ekipoak kokatzen diren (nahaste-mahaia, multipistak, ordenagailuak, prozesu-rackak, monitore-ekipoak, etab.).

Bere diseinuaren alderdirik garrantzitsuenetako bat intsonorizazioa da, kanpoko soinua ez dadin barneratu eta grabaketetan oztopatu. Hau hainbat material bereziren aplikazioaren bidez lortzen da (xurgatzaileak eta isolatzaileak) eta aire-ganberak erabiliz. Bestalde, material hauek barnean baldintza akustiko zehatz batzuk lortzeko ere erabiltzen dira, hala nola, erreberberazio-denbora batzuk, soinu-eremuaren difusioaren optimizazioa, uhin geldikorrak sortzea prebenitzea, etab.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q746369
  • Commonscat Multimedia: Recording studios / Q746369

  • Identifikadoreak
  • GND: 4417153-5
  • LCCN: sh85125401
  • NKC: ph135897
  • AAT: 300005397
  • Wd Datuak: Q746369
  • Commonscat Multimedia: Recording studios / Q746369