Grianan Aileachkoa

Grianan Aileachkoa
Grianan of Aileach
Grianán Ailigh
Grianan Aileachkoaren kanpokaldeko irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Ulster
Irlandaren banaketa administratiboa Donegalgo konderria
Koordenatuak55°01′N 7°26′W / 55.02°N 7.43°W / 55.02; -7.43
Map
Ondarea

Grianan Aileachkoa edo Grianan Aileach (ingelesez Grianan of Aileach edo soilik Ailech; irlanderaz Grianán Ailigh) Irlandako Donegalgo konderrian kokatzen den monumentu historikoen multzo bat da, Grianan izeneko 244 metro garaierako muino batean eraikia dagoelarik. Inishowen penintsulako mugaren ertzean dago, Derry hiritik 11,25 kilometro ipar-mendebaldera.

Idazle ugarik Aileachko "erret gotorleku" nagusia zenaren lekutzat hartzen dute. Multzo honetako monumentu nagusia Burdin Aroko harrizko gotorlekua da. Orokorrean Aileachko Erresumaren kokalekutzat hartu izan da, nahiz eta gaur egun honen hiriburua ekialderago zegoela uste den. Uste denez, iparraldeko Ulaidheko Erresuma ("Ulstergo Erresuma") eta Oiriallako Erresuma zirenak Aileachko Erresumaren mende egongo ziren. Aileachko benetako estatusa edozein zela ere, Grianan lehendabiziko irlandar buruzagien (K.o. 800 - 1200 K.o.) agintearen kultura eta politika gune garrantzitsua zen.

Irlandar mitologia eta kondairen arabera gotorleku honen eraikitzailea Tuatha Dé Dananntarren Daghda errege nagusia izango zen. Erregeraen Aeah semearen hilobia gotorlekuaren erdigunean legoke, gotorlekua berriz hilobi hau inguratuz eraikia izango litzateke. Hau egia izan ala ez, inork ez daki bertan hilobirik dagoe; aztarna arkeologikoak ez daude, nahiz eta hurbil dauden zenbait harripiloak hilobi hau seinalatu dezaketen.

XII. menderako Aileachko Erresuma etengabeko borrokaldi eta beheraldi batean murgildurik zegoen, antzinako bere lurraldeen gehiengoa Normandarrak inbaditu zutelarik. 1101ean gotorlekua hau bera Muirchertach Ua Briain Munstergo Erregeak suntsitu zuen. 1177. urte inguruan Normandarrak dagoeneko behin batean Aileachko Erresumaren lurrak ziren zati handi baten jabe ziren.

Iruditegia

  • Grianan Aileckoaren barnekaldeko ikuspegia
    Grianan Aileckoaren barnekaldeko ikuspegia
  • Inguruetako ikuspegia Grianan Aileach gotorlekuko harresitik so eginez
    Inguruetako ikuspegia Grianan Aileach gotorlekuko harresitik so eginez
  • Walter Bernard doktorearen berreraikitzearen ondoren burututako 1878ko Grianan Aileachko gotorlekuaren berririkitzea. Bigger/McDonald Argazki Bildumako jatorrizko irudia.
    Walter Bernard doktorearen berreraikitzearen ondoren burututako 1878ko Grianan Aileachko gotorlekuaren berririkitzea. Bigger/McDonald Argazki Bildumako jatorrizko irudia.
  • Grianan Aileach gotorlekurako sarrera 2007. urtean
    Grianan Aileach gotorlekurako sarrera 2007. urtean

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Grianan Aileachkoa
  • Grianan Aileachkoaren irudi panoramikoak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q239599
  • Commonscat Multimedia: Grianan of Aileach / Q239599

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315531289
  • Wd Datuak: Q239599
  • Commonscat Multimedia: Grianan of Aileach / Q239599
  • i
  • e
  • a
Irlandako antzinako gaztelu, gotorleku eta eraikin historikoak
Dublin
Áras an UachtaráinArdgillan gazteluaAshtown gaztelua • Carrickmines gaztelua • Castleknock gaztelua • Chichester etxea
Clontarf gaztelua • Deerfield • Drimnagh gaztelua • Dublingo gaztelua • Farmleigh • Frescati etxea • Howth gazteluaIveagh etxea
Leinster etxea • Luttrellstown gaztelua • Malahide gazteluaManderley gaztelua • Mansion etxea • Mornington etxea
Rathfarnham gazteluaSwords gaztelua
Connacht
Ashford gazteluaAthenry gazteluaAughnanure gaztelua • Ballymore gaztelua • Ballymote gaztelua • Clonalis etxeaDún Aonghasa
Dunguaire gazteluaKylemore abadetxeaLissadell etxea Lynch gazteluaParke's gaztelua • Portumna gaztelua Tyrone etxea
Westport etxea
Munster
Bantry etxea • Black gaztelua • Blarney gaztelua • Bourchier's gaztelua • Bunratty gazteluaCahir gaztelua • Craggaunowen gaztelua
Desmond gazteluaDoonagore gazteluaDromoland gaztelua • Dunboy gaztelua • Fota etxea • Gallarus OratoryKing John's gaztelua
Knappogue gaztelua • Leamaneh gaztelua • Lismore gazteluaListowelgo gazteluaMuckross etxeaO'Dea gaztelua
Ormonde gaztelua Parkavonear gaztelua • Redwood gazteluaRock of CashelRoss gaztelua
Leinster
Allenstown etxea • Ardbraccan etxea • Avondale etxea • Barberstown gaztelua • Bellinter etxea • Belvedere etxea • Birr gaztelua
Brú na Bóinne • Carton etxea • Durrow gaztelua • Castletown etxea Clonmacnoise • Dardistown gaztelua • Darver gaztelua
Dunsany gaztelua • Durhamstown gaztelua • Emo CourtFoulksrath gazteluaGlendalough • Kilkea gaztelua • Killeen gaztelua
Kilkenny gazteluaKinnitty gazteluaKnowth • Leap gaztelua • Loftus Hall • Maynooth gaztelua • Mellifonteko abadetxea • Middleton Park etxea • MonasterboiceNewgrangePowerscourt etxea • Roche gaztelua • Rock of DunamaseRussborough etxea
Slane gaztelua • Stradbally Hall • Tarako muinoaTrim gaztelua
Ulster
Altinaghree gaztelua • Arthur Cottage • Bailieborough gaztelua • Belfast gaztelua • Caulfield gaztelua • Clandeboye etxea • Doe gaztelua
Donegal gazteluaDunluce gaztelua • Florence Court • Glenveagh gazteluaGosford gazteluaGrianan of AileachLeslie gaztelua
Lough Eske gaztelua • Mount Stewart • Rossmore gaztelua • Saunderson gaztelua • Springhill etxea • Stormont gaztelua • Tynan abadia