Grimhilde Erregina

Grimhilde Erregina Maltzurra (edo "Erregina Maltzurra" bakarrik) Walt Disneyk ekoitziriko "Edurne Zuri eta zazpi ipotxak" filmeko pertsonaia gaiztoa da, eta filmeko arerio nagusia. Edurne Zuri pertsonaia nagusiaren amaorde maltzur eta harroputza da; eta ezin du onartu beste inor bera baino edarrago izaterik, eta bere alabaordea bera baino ederragoa dela pentsatzeak doilorkeria izugarriak egitera darama.

Erreginaren jarraitzaileak

Ispilu Magikoa

Erreginaren Ispilu Magikoak galdera guztien erantzuna omen daki. Egunero, Erreginak honakoa galdetzen du bere Ispilu Magikoari: "Ispilu, esaidazu gauza bat: nor da erreinu honetako emakumerik ederrena?" Ispiluaren erantzuna beti berbera da: "Zu, maiestate". Baina egun batean ispiluak erantzuna aldatu eta Edurne Zuri bera baino ederra dela esaten dionean erreginak alabaordea hiltzea erabakitzen du.

Humbert Ehiztaria

Humbert erreginaren menpeko ehiztaria da. Erreginak Edurne Zuri hiltzeko agintzen dio istorioan. Hilketaren froga gisa, gainera, neskatxaren bihotza ekarri behar dio erreginari. Humbert, ordea, neska gazteaz errukitu eta ez du hiltzen.

Belatza

Bere laborategian, Erreginak belatz bat dauka etxaberetzat, bere sorginkerien lekuko.

Sorgin zaharra

Grimhilde Erreginak Edurne Zurirengana hurbildu eta hura engainatzeko baliatzen duen itxura da. Sorginkeria bati esker lortzen du itxura hori, eta helburua Edurne Zuriri sagar pozoitu bat eskaintzea da.

Osagaiak

Hauek dira Erregina nahastu zuen osagaiak itxuraldaketa burutzeko:

  • Momiaren hautsa
  • Ur beltza
  • Atso eztarria
  • Izualdizko oihua
  • Haizete bat
  • Trumoi bat

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q252044
  • Commonscat Multimedia: Evil Queen (Disney) / Q252044

  • Wd Datuak: Q252044
  • Commonscat Multimedia: Evil Queen (Disney) / Q252044