Hafez

Hafez

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaXiraz, 1325/26
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaXiraz, 1389/90 (63/64 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Hafez (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
tajikera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kanta-idazlea eta idazlea
Lantokia(k)Persis (en) Itzuli
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Divān of Hafez (en) Itzuli
InfluentziakIbn al-Arabi, Sanai (en) Itzuli, Anvari (en) Itzuli, Nezami Ganjavi, Khaqani (en) Itzuli, Farid ad-Din Attar eta Mansur al-Hallaj
Mugimendualirika
Izengoitia(k)حافظ
Genero artistikoalirika
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa
Sufismoa

Musicbrainz: 9c93120d-9953-4346-979c-852ff15893e5 IMSLP: Category:Ḥāfiẓ Find a Grave: 11870 Edit the value on Wikidata


Hafis-e Shirazí (persieraz: حافظ شیرازی‎) edo, besterik gabe, Hafis , izen osoa Khwaja Shams-ud-Din Muhammad Hafez-e Shirazi (persieraz: خواجه شمس‌‌الدین محمد حافظ شیرازی‎; Xiraz, 1325/26 – Xiraz, 1389/90), persiar olerkari lirikoa izan zen. Haren Hafez izengoitia (persieraz: حافظ‎, Ḥāfeẓ, «Korana buruz dakiena» esan nahi du. Mistiko sufia izan zen, eta batzuetan gorteko poeta.[1]

Beti egon da misteriozko aire bat eta kondairak Hafizen bizitzaren inguruan, agian oso xehetasun gutxi ezagutu direlako.[2] Gai bakiko eta mistikoko bere konposizioengatik nabarmendu zen, aginteko boterearen ortodoxiarekin sarritan arazoak eragin zizkiotenak. Haren bizitza eta poemak izan dira analisi, iruzkin eta interpretazio askoren xede. Eragin handiena izan du XIV.aren ondorengo persiar poesian. Bere hilobiak, jatorri ezberdineko erromesak jasotzen ditu.

Bizitza

Gaztetan teologia eta arabiar hizkuntza eta literatura ikasi ondoren, gai horiek eta Koranaren exegesia irakatsi zituen Xirazeko madrasa batean. Bertako gortearen babesa izan zuen eta Irango beste printzeek deitu arren, ia ez zen bere sorterritik irten. Gaztetandik idatzi zuen poesia eta haren lanak (Diwan, 1368) erabateko onespena izan zuen. Poesia molde askotan taxutu zuen bere obra. Ghazal (amodiozko poesia) delakoan gailendu zen bereziki, eta islamiar poesiako adibiderik ederrenetakoak eman zituen molde hartan. Ardoari eta edateari eskainitako poemak, mistizismo sakonekoak eta esoterismoz beterikoak idatzi zituen. Mendebaldeko adituen ustez, Hafizen poesia persiar literaturaren gailurra da, ekialdean hain estimu handirik iritsi ez badu ere.[3]

Hafezen hilobia

Hafezen hilobia Xirazen.

Hil eta hogei urtera, hilobi bat eraiki zuten (Hafezieh) Hafezen omenez, Xirazeko Musala lorategietan. Gaur egungo mausoleoa André Godard arkeologo eta arkitekto frantsesak diseinatu zuen 1930aren amaieran. Barruan, alabastrozko hilarriaren gainean, Hafezen bi poema daude grabatuta.[4]

Asteroidea

12610 Hãfez asteroidea, 1960an aurkitua, izen horrekin bere omenez bataiatu zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. https://books.google.cat/books?id=e78VgieJUIQC&pg=PA260#v=onepage&q&f=false
  2. https://www.britannica.com/biography/Hafez
  3. https://historia.nationalgeographic.com.es/a/hafez-poeta-mistico-persia_17129
  4. Dominique Auzias; Jean-Paul Labourdette (2019-03-04T00:00:00+01:00). Irán 2019/2020 Petit Futé. Petit Futé. 380.or. ISBN 979-10-331-9904-5.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)Hafezen poemak ingelesera itzulita.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6240
  • Commonscat Multimedia: Hafez / Q6240

  • Wd Datuak: Q6240
  • Commonscat Multimedia: Hafez / Q6240