Hartzaile muskariniko

Muskarinak (Amanita muscaria bezalako onddoei toxikotasuna ematen dien alkaloidea) azetilkolinaren akzio estimulatzaileak imitatzen ditu gihar lau eta guruinetan. Arrazoi honegatik, muskarinarekin lotutako hartzaileak hartzaile muskariniko deituak izan ziren, atropinak blokeatzen dituenak.

Hartzaile muskarinikoak G proteina batetara, adenilziklasa eta fosfolipasara lotutako serpentina forma du.

Burmuineko hartzaile kolinergiko mota nagusia da, non oroimenean eta ikaskuntzan zerikusi handia dutela dirudien (depresioa eta mania bezalako gaitz mentaletan zerikusi handia izan dezakete). Hartzaile muskarinikoak hartzaile nikotinikoak baino hamar edo ehun aldiz ugariagoak dira.

Motak

Bost hartzaile muskariniko azpimota ezagutzen dira, M batekin (muskarinikoa) eta honen atzean zenbaki batekin izendatzen direnak:

  • M1 hartzaile muskarinikoa: entzefaloan dago ugarien, baita ECLtan ere (enterokromafinen antzeko zelulak). Kaltzioa eta Inositol trifosfatoa igotzen ditu.
  • M2 hartzaile muskarinikoa: bihotzean dago ugarien (Adenosin monofosfato ziklikoa jaisten du).
  • M3 hartzaile muskarinikoa: guruinetan eta gihar lauetan dago ugarien.
  • M4 hartzaile muskarinikoa: pankrea eta biriketan
  • M5 hartzaile muskarinikoa: listu-guruinetan eta gihar ziliarrean lan egiten duela uste da.

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q410959
  • Commonscat Multimedia: Muscarinic acetylcholine receptor / Q410959

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D011976
  • Wd Datuak: Q410959
  • Commonscat Multimedia: Muscarinic acetylcholine receptor / Q410959