Hasiberriak
Hasiberriak | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | Hasiberriak | |||
Jatorrizko hizkuntza | euskara | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Sasoi kopurua | 2 | |||
Atalak | 135 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | soap opera eta teen drama (en) ![]() | |||
Iraupena | 30 minutu | |||
Grabazio lekua(k) | EITB Donostia eta Donostia | |||
Antzezlea(k) | ||||
Aintzane Gamiz Nerea Garmendia Edurne Azuara Gorka Igartua Judit Mariezkurrena Oihana Maritorena Manex Rekarte Mikel Antero | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment | |||
Emanaldia | ||||
Hasiera-data | 2000 | |||
Amaiera-data | 2002 | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Donostia | |||
![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Hasiberriak Euskal Telebistak sortutako gazte-dramazko telesaila da, Goenkaleren spin-offa.
2000ean hasita eta 2002an amaituta, bi denboraldiz eman zuten ETB 1en astelehenetik ostegunera 22:15ean. Pausokak ekoitzi eta Euskal Telebistak eskaini zuen. Bertan Donostiara ikastera edo lan egitera zihoazen hamar gazteren istorioa kontatzen da.
Telesaila hasi aurretik, Hasiberriak abian izeneko lau atal eskaini zituzten 2001ean. Atal horietan protagonistak izan ziren bost paper banatzeko kastinak erakutsi ziren. Hiru neska eta bi mutil behar ziren bost protagonista izateko. Kastin horietara 2.000 pertsona aurkeztu ziren, Donostiako Kursaalen eta Bilboko Euskalduna jauregian.
Ezaugarriak
Telesaiaren zuzendaria Javier Garcia de Bikuña zen eta idazleak Xabier Puerta eta Maite Duque.
Aktore nagusiak
- Aintzane Gamiz: Elene
- Nerea Garmendia: Maite
- Oihana Maritorena: Teresa
- Judit Mariezkurrena: Olga
- Edurne Azuara: Lorena
- Saioa Garcia: Itzi
- Naiara Etxeberria: Anette
- Manex Rekarte: Julen
- Gorka Igartua: Guti
- Mikel Antero: Jokin
- Koldo Arrillaga: Galder
- Aitor Beltran: Eneko
- Martxelo Rubio: Jon Kepa
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Datuak: Q12258919