Iñaki Esain

Iñaki Esain
Bizitza
JaiotzaBurlata, 1976ko abenduaren 24a (47 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Iñaki Esain Urbeltz, pilota arloan Esain deituraz ezaguna (Burlata, Nafarroa Garaia, 1976ko abenduaren 24a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin; lehenago, Aspe eta Maesku 2000 enpresekin jokatua zen.[1] Estatistika ofizialen arabera, 1,79 metro luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Estreinako partida 1998ko otsailaren 27an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bi titulu nabarmen irabazi zituen: 1998ko bigarren mailako buruz buruko txapelketa eta 2003ko Nafarroako lau eta erdiko txapelketa. 2008ko otsailaren 11n jokatu zuen profesional gisa azken partida, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan; profesionaletako azken urteetan ez zuen partida askorik jokatu.[2][3][4]

2009ko otsailean, Errioxako Pilota Federazioko zuzendari tekniko izendatu zuten,[5] eta urte bereko irailean Munduko Pilotari Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.[6] 2012ko irailaz geroztik, Nafarroako Pilota Federazioko zuzendari teknikoa da.[7][8]

Kirol lorpenak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Iñaki Esáin: videochat», Diario de Navarra, 2003-01-16.
  2. «Esainek ez du Asegarcen jarraituko», Asegarce, 2008-02-19.
  3. (Gaztelaniaz) «Asegarce no renueva el contrato de Esain»[Betiko hautsitako esteka], Diario de Navarra, 2008-02-20.
  4. Jon ORMAZABAL: «Esainek Asegarce utzi du aukera ezagatik minduta»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2008-01-24.
  5. (Gaztelaniaz) «A trabajar: Iñaki Esain asume su cargo de director técnico de la Federación Riojana con la idea de impulsar nuevas escuelas», Larioja.com, 2009-02-19.
  6. (Gaztelaniaz) «Asociación Mundial de Pelotaris», Vascosmexico.com, 2009-09-18.
  7. (Gaztelaniaz) Javier LEONÉ: «Navarra inicia el viernes la defensa del título del GRAVN», Noticias de Navarra, 2013-03-13.
  8. (Gaztelaniaz) Javier LEONÉ eta Oskar MONTERO: «Iñaki Esáin, director técnico de la Federación Navarra de Pelota Vasca: "Ganar el GRAVNI es un espejo buenísimo para nuestra cantera de pelotaris"», Noticias de Navarra, 2014-05-08.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11684204
  • Wd Datuak: Q11684204