Intza Alkain
Intza Alkain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1995 (28/29 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Parte-hartzailea
|
Intza Alkain Ibarguren (Lasarte-Oria, 1995) aktorea eta haur literatura aditu gipuzkoarra da. 2019an Formol konpainia sortu zuen Edurne Azkaraterekin eta Mikel Ibargurenekin batera. Aktore ibilbideaz gain, Galtzagorri elkartean aritzen da literatur aholkulari moduan.[1]
Lanak
Antzerkia
- Album (2021, Formol).[2]
Liburuak
- Hori ez galdu sekula (2021, Janire Arroyorekin batera). Bizitzako galeren gainean hausnartzeko liburua.[3]
- Album (2022, Susa).[4]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asociación Galtzagorri: Comienzan los cursos para el fomento de la lectura dirigidos a profesores» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
- ↑ «Ez da gaztea izan behar galduta egoteko» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
- ↑ «Tabuei aurre egiteko proposamena - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
- ↑ «Susa literatura - Album» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
Ikus, gainera
- Galtzagorri Elkartea
Kanpo estekak
- Formol Laborategiaren instagram kontua
- Datuak: Q116057233