Irabarne
Irabarne | |
---|---|
Euskal Herria | |
Herriko eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Zuberoa |
Udalerria | Gotaine-Irabarne |
Administrazioa | |
Posta kodea | 64130 |
Herritarra | irabarnetar |
Ezizena | tziminuak |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′56″N 0°54′06″W / 43.1989°N 0.9017°W / 43.1989; -0.9017 |
Demografia |
Irabarne Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1841ean Gotainerekin batera Gotaine-Irabarne udalerria osatu zuen.
Toponimia
Frantsesezko toponimoa Libarrenx da. Toponimoa historian zehar honela idatzia izan zen:
- Livarren (XIV. mendea[1] Baionako eskutitzak[2]),
- Libarren (1383[1], Luntzen paperak[3]),
- Libarrens (1793[4])
- Libarreux (1801[4], Legeen Aldizkaria).
Historia
Zuberoako herriaren biltzar nagusia, silviet izenekoa[5] urtean behin gutxienez batzen zen Irabarneko basoan. Bilkura honek, Uztaritzeko biltzarren antzeko rola zuena, 1730. urtean galdu zuen bere rol ordezkagarria.[6].
Biztanleriaren bilakaera
|
Iturria : Cassini proiektua[4]
Ikustekoak
Herriko elizak hiru puntako kanpandorrea du, Hirutasuna adierazteko[7].
Erreferentziak
- ↑ a b Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque - Paul Raymond
- ↑ Baionako eskutitzak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Bearnoko notarioa zen Luntzen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ a b c EHESS: Cassini proiektua
- ↑ Arnaut Oihenarteri buruzko artikulua
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques, 157. orr - Arthaud, 1975ko abenduak 20
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques, 241. orr. - Arthaud, 1975 ISBN 2700300386
Kanpo estekak
- Datuak: Q3237698
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |