Jacques Herzog

Jacques Herzog

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBasilea, 1950eko apirilaren 19a (74 urte)
Herrialdea Suitza
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Jasotako sariak
ikusi
  • Pritzker Saria  (2001, 2001)
KidetzaAcadémie d'architecture (en) Itzuli
Jacques Herzog
Bartzelonako Fòrum eraikina, Jacques Herzogek eta Pierre Meuronek diseinatua

Jacques Herzog (Basilea, 1950eko apirilaren 19a) suitzar arkitektoa da.

Zurichen egin zituen ikasketak. Aldo Rossiren eta Dolf Schnebliren ikasle izan zen, eta, ikasketak amaituta, bigarrenaren estudioan lan egiten hasi zen, laguntzaile gisa. Hurrengo urtean, bere estudioa sortu zuen, Pierre de Meuronekin: Herzog & de Meuron Architecture Studio. Urte horretan bertan, Joseph Beuys ezagutu zuen, handik aurrerako bere lanetan izugarrizko eragina izango zuen artista. Irakasle gonbidatu eta hizlari gisa lan egin zuen Harvardeko Unibertsitatean, Pierre de Meuronekin (1989an), eta Tulane Unibersityn, New Orleansen (1991n). 1987an, Berlingo Akademie der Kunste akademiaren saria irabazi zuen, arkitektura-lan oparoarengatik. Herzog & de Meuron ospe handiko enpresa bihurtu zen 1995ean, Londresko Banskide Power Station indar-etxea erakustoki bihurtzeko Tate Galleryk antolatu zuen lehiaketa irabazi ondoren. Lan nagusiak hauek ditu: harrizko etxea Tavolen, Italian (1982-1988); etxe bat harresi batean Hebeltrasseko patioan, Basilean (1984-1988); Antipodes I ikasleen egoitza Borgoinako Unibertsitatean, Dijonen (1991-1992); arte-bilduma pribatu baterako galeria, Munichen (1991-1992); seinaleen dorrea, Basilean (1992-1995) eta Tate Modern Museoaren birmoldatzea, Londresen (1981). Bartzelonako Fòrum eraikina ere Herzogek eta Meuronek diseinatu zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Herzog Aldatu lotura Wikidatan
  • Herzog & de Meuron arkitektoen web-orria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2745982
  • Commonscat Multimedia: Jacques Herzog / Q2745982

  • Wd Datuak: Q2745982
  • Commonscat Multimedia: Jacques Herzog / Q2745982