Jazarraldi

Jazarraldia Lisboan.

Jazarraldi edo altxaldia (gaztelaniaz: Pronunciamiento portugesez: Pronunciamento) militar-matxinada mota bat da, Espainian, Hispanoamerikan eta Portugalen XIX. eta XX. mendeetan sarritan eman zena.[1]

Kontzeptua

José Sanjurjok 1932an Espainiako Errepublikaren aurkako jazarraldia burutu zuen, Sanjurjada.

Estatu kolpe bat emateko unean ejerzitoaren errebeldeen talde batek Estatuaren kontrola hartzen du ezkutuan prestatutako bat-bateko ekintza baten bidez. Jazarraldi batean, aldiz, ofizial talde batek publikoki uneko gobernuaren aurkako beraien jarrera adierazten du; horren helburua Armadaren beste tropek publikoki jarrera hartzea da, aldekoa ala aurkakoa. Jazarraldia adierazi aurretik, jakina, militar horiek bere kideen jarrerak aztertu dituzte, mugimenduaren arrakasta ziurtatzeko.

Jazarraldian ez dago armen erabilerak, ez dago borroka-armatua, edo gutxienekoa da: errebeldeek aldeko jarrerak ez badituzte lortzen, orduan, ihes egin behar dute edo preso hartzen dituzte. Armadaren gehiengoa haien alde kokatzen bada, orduan gobernuak agintea utzi behar du. Hori lortu zuen, adibidez, Francisco Javier Elio jeneral absolutistak, haren soldaduak Fernando VIIa.ren mende jarri zuenean, 1814an.

Lehendabiziko jazarraldia 1814an baldin bazen, kontzeptua Rafael del Riego jeneralak sortu zuen Fernando VII.aren gobernuaren aurka hitz egin zuenean, 1820an, Las Cabezas de San Juanen (Sevillan).[2]

Adibide batzuk

  • Elioren altxadia Fernando VII.aen aldekoa, 1814ko apirilaren 17an. Espainiako lehena izan zen.
  • Saguntoko jazarraldia Arsenio Martínez Campos jeneralak Sagunton, Valentziako probintzian, 1874ko abenduaren 29an zuzendu zuen. Espainiako Lehen Errepublikaren amaiera ofiziala suposatu zuen.[3]
  • Jakako altxamendua, Bigarren Errepublika ezartzeko 1930eko abenduaren 12an egin zen jazarraldia.
  • Sanjurjada jazarraldia José Sanjurjok 1932an Espainiako Errepublikaren aurka burutu zuen.
  • 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea.

Erreferentziak

  1. https://www.britannica.com/place/Spain/The-French-invasion-and-the-War-of-Independence-1808-14#ref587726
  2. https://www.nuevatribuna.es/articulo/cultura---ocio/pronunciamientos-espana-xix/20151013102929121185.html
  3. https://www.britannica.com/biography/Arsenio-Martinez-Campos#ref753835

Ikus, gainera

  • Estatu-kolpe
  • Matxinada
  • Iraultza

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Espainiako XIX. mendeko jazarraldiei buruzko Eduardo Montagut-en artikulua, 2015/10/13.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2112892
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2112892