Jesusi Etxebarria

Jesusi Etxebarria

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1941eko abenduaren 25a (82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak

Jesusi Etxebarria (Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko abenduaren 25a) musika irakaslea izan zen. 50 urtez aritu zen herriko gazteei musika erakusten. Ezaguna da punk mugimenduko kantuak ikasi behar izan zituelako, jendeak kanta horiek eskatzean.[1]

Omenaldia

2021eko uztailaren 15ean omenaldia egin zioten Arrasateko (Gipuzkoa) plazan. Ekimena Arrasate Blues-en baitan egin zen, eta 50 urteetan ikasle izandako asko izan zituen bertan Jesusik.[2]

Dokumentala

Perlata musika taldeak eta The Badass Project ekoiztetxeak “Punkaren beste aldea” dokumental biografikoan Jesusik Arrasateko musika eszenari egindako ekarpenaren testigantza  jaso zuten 2023 urtean.[3] Jesusiren ibilbidea kontatzeaz gain bere izaera zein ingurukoengan utzitako bizipen eta  irakaspenak batzen dira lan honetan.[4][5]

Erreferentziak

  1. Gontzal. (2021-06-30). Jesusi Etxebarria: “Omenaldiak asko pozten nau; herritar askori irakatsi diet musika 50 urtez” | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  2. Gontzal. (2021-07-15). Jesusi Etxebarria omendu du Arrasate Bluesek publikoaren txalo artean | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  3. Azkue, Oihana. (2023-11-23). «Punkaren beste aldeaz» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-26).
  4. «'Punkaren beste aldea' dokumentala, estreinatzear - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  5. «Zer egin dezakeen espazio batek» Berria 2024-02-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).

Ikus, gainera

  • Punk

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q122223186
  • Wd Datuak: Q122223186