Josune Bañales

Josune Bañales
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakmanagerra
Enplegatzailea(k)Kirikiño Ikastola
Ikastolen Elkartea
Jasotako sariak

Josune Bañales Regulez (Begoña, Bilbo) Ikastolen Elkarteko Bizkaiko lehendakaria,[1] eta Kirikiño ikastolako lehendakaria da.[2] Ibilaldia Kultur Elkarteko lehendakaria ere bada.[3]

Kudeatzailea

Begoñan jaio zen. Deustuko unibertsitatean Turismo ikasketetako lizentziatura egin zuen. Administratibo eta kudeatzaile moduan lan egin du urteetan.[4]

  • 2018ko Ibilaldiaren aurkezpenean.
    2018ko Ibilaldiaren aurkezpenean.
  • 2022ko Ibilaldiaren aurkezpenean.
    2022ko Ibilaldiaren aurkezpenean.

Txupinera

Bilboko Aste Nagusiko Txupinera izan zen 1994an Gogorregi konpartsaren izenean. Jose Angel Iribar izan zen urte hartako pregoilaria.[4] Beste urte batzuetan txupinera izan direnak urtero biltzen dira aste nagusiko egun batean.[5]

Gogorregi kanpartsako kidea da 1988an sortu zutenetik.[5]

Sariak eta aitortzak

  • 1994: Bilboko Aste Nagusiko Txupinera.[4]

Erreferentziak

  1. «Nekane Artola Labordeta izango da Ikastolen Elkarteko trantsizioko lehendakaria | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  2. «Kirikiño Gara | Kirikiño Ikastola» www.kirikino.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  3. «Giro paregabea Algortan, Ibilaldiaren ospakizunean | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Arroitajauregi, Lurdes. (1994). «Josune Bañales, txupinera. «Será una forma totalmente distìnta de pasar las fiestas»» Bilbao aldizkaria (Bilboko udala): 29..
  5. a b Arrate Iruskieta, Asier. (2017-08-25). «Jantzia berriz jartzeko eguna» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q126487515
  • Wd Datuak: Q126487515