Juan Bizente Zengotita-Bengoa
Juan Bizente Zengotita-Bengoa | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Berriz, 1862ko uztailaren 19a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1943ko otsailaren 27a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra, misiolaria eta idazlea |
Santutegia | |
Otsailaren 27 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Karmeldar Oinutsak |
Juan Bizente Zengotita-Bengoa Lasuen (Berriz, Bizkaia, 1862ko uztailaren 19a - Donostia, 1943ko otsailaren 27a[1]), bai eta Zengotitabengoa ere, euskal erlijioso eta idazle karmeldarra izan zen. Bere izen ofiziala, gazteleraz, Juan Vicente Zengotita Bengoa y Lasuen izan zen[2], eta Ordenak emandakoa Padre Juan Vicente Zengotita de Jesús María[3].
Biografia
Karmeldarra zen. Larrean, Burgosen eta Markinan egin zituen Elizako ikasketak. Valentziako eta Burgosko komentuetako nagusia izan zen.
1900ean, Indiako Verapolyra joan zen misiolari, eta hogei urte egin zituen han. 1920an, Euskal Herrira itzuli, eta La Obra Máxima aldizkaria sortu zuen. Valentzian zela, Carmengo Anaije, cofradeentzaco esculiburua (1888) liburua argitaratu zuen.
Bibliografia
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Erreferentziak
Kanpo-loturak
- Wikiesanak, Zengotita-Bengoaren esaldiak ditu.
- Datuak: Q12260956
- Multimedia: Jean Vincent de Jésus Marie / Q12260956