Kanariak

Kanariak
Canarias
Ereserkia: Himno de Canarias

Kanarietako bandera

Kanarietako armarria
Geografia
HiriburuaSanta Cruz Tenerifekoa eta Las Palmas Kanaria Handikoa
28°28′12″N 16°15′0″W
Hiririk handienaLas Palmas Kanaria Handikoa
Azalera7.447
Punturik altuenaTeide
KontinenteaAfrika
Administrazioa
PresidenteaÁngel Víctor Torres (PSOE)
Ángel Víctor Torres Pérez (en) Itzuli
LegebiltzarraKanarietako Parlamentua
Demografia
Biztanleria2.172.944 (2021)
−3.008 (2020)
Dentsitatea291,79 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
ikusi
  • gaztelania
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1982ko abuztuaren 10a
Bestelako informazioa
ISO 3166-1 alpha-2baliorik ez eta IC
Ordu eremua
ikusi
  • Atlantikoa/Kanariak
    Udako ordutegi: UTC+01:00
    ordutegi estandarra: UTC±00:00
Internet domeinua.ic (en) Itzuli
gobcan.es

Kanariak edo Kanariar uharteak[1][2] Afrikako uhartedi atlantiko bat da. Marokoren eta Mendebaldeko Sahararen arteko muga parean kokatuta dago, afrikar kontinentearen kostatik gertu, 100 km ingurura. Hala ere, Kanariek Espainiako autonomia erkidego bat osatzen dute: Kanarietako Autonomia Erkidegoa.

Historia

XV. mendean Espainiak konkistatu aurretik, guantxeak ziren bertako biztanleak.

Uhartediko konkista ia 100 urte luzatu zen, 1402tik 1496 arte hain zuzen ere. Jean de Bethencourt merkatari normandiarrak ekin zion konkistari, Gaztelaren zerbitzura. Portugal ere saiatu zen uharteak bereganatzen, baina Errege-erregina Katolikoen aurrean atzera egin zuen.

2014ko azaroaren 18an, petrolioa bilatzeko prospekzioak hasi zituen Repsolek Kanarietan. Zundaketak "segurtasun berme guztiekin eta ingurugiroa errespetatuz" egiten ari zirela esan zuen[3].

Banaketa administratiboa

Uhartedia zortzi uhartek eta hainbat uhartetxok osatzen dute, bi probintziatan banaturik:

  • i
  • e
  • a
Kanariak: biztanle gehien duten udalerriak
Iturria: Instituto Nacional de Estadística (2016)[4]
Post. Izena Uhartea Biztanleak Post. Izena Uhartea Biztanleak
Las Palmas Kanaria Handikoa
Las Palmas Kanaria Handikoa
Santa Cruz de Tenerife
Santa Cruz de Tenerife
1 Las Palmas Kanaria Handikoa Kanaria Handia 378.998 11 Puerto del Rosario Fuerteventura 38.126 San Cristóbal de La Laguna
San Cristóbal de La Laguna
Telde
Telde
2 Santa Cruz de Tenerife Tenerife 203.585 12 Arucas Kanaria Handia 37.299
3 San Cristóbal de La Laguna Tenerife 153.111 13 Los Realejos Tenerife 36.149
4 Telde Kanaria Handia 102.164 14 Agüimes Kanaria Handia 30.742
5 Arona Tenerife 79.172 15 Ingenio Kanaria Handia 30.340
6 Santa Lucía de Tirajana Kanaria Handia 69.178 16 Puerto de la Cruz Tenerife 29.497
7 Arrecife Lanzarote 58.537 17 Candelaria Tenerife 26.746
8 San Bartolomé de Tirajana Kanaria Handia 53.829 18 La Oliva Fuerteventura 24.508
9 Granadilla de Abona Tenerife 45.332 19 Gáldar Kanaria Handia 24.296
10 La Orotava Tenerife 41.294 20 Tacoronte Tenerife 23.772

Inguru naturala

Uhartedia Ipar Ozeano Atlantikoan dago kokatuta, 100 bat kilometrotara Ipar Afrika eta Marokoko kostaldetik. Tenerifeko uhartean Espainiako mendirik altuena dago, Teide (3.718 m) alegia. Beste tontor nagusiak, Roque de los Muchachos (2.426 m, La Palma), Pozo de las Nieves (1.950 m, Gran Canaria), Malpaso (1.501 m, Hierro), Garajonay (1.487 m, Gomera), Pico de la Zarza (807 m, Fuerteventura) eta Peñas del Chache (670 m, Lanzarote) dira.

Sumendiek sortu zuten nagusiki uhartedia. La Palma izan da azken erupzioa izan duena, eta Lanzarote eta Hierro dira sumendi gehien dituztenak.

Bestela, lau natura parke dituzte: Timanfaya (Lanzarote), Teidekoa (Tenerife), La Caldera de Taburiente (La Palma) eta Garajonay (Gomera).

Geologia

Sakontzeko, irakurri: «Kanarietako geologia»
Teideko geruza-sumendia, Tenerifen
Kono bolkanikoak Lanzaroten

Kanarietako geologian arroka bolkanikoa da nagusi. Kanariar Uharteek eta bere ipar-ekialdean dauden itsaspeko mendi batzuek osatzen dute Kanariar Uharteetako Probintzia Bolkanikoa. Duela 70 milioi urte hasi zen haren historia bolkanikoa.[5] Kanariar Uharteak bolkanikoak dira oraindik ere. Lurreko erupzio bolkanikorik berriena 2021ean gertatu zen, La Palman, eta urpeko erupziorik berriena 2011-12an izan zen, Hierron.[6][5]

Kanariar Uharteak 450 km-ko zabalera duten uharte bolkanikoen artxipelago bat dira, ekialde-mendebalde norabidean Ipar Ozeano Atlantikoan, Afrikako ipar-mendebaldeko kostatik 100 eta 500 kilometro artean.[7] Uharteak Afrikako plaka tektonikoan daude. Kanariar Uharteak Plaka Afrikarraren ertzetatik urrun daudelako (600 km.) plaka-barneko sumendien adibide dira.[8]

Ekialdetik mendebaldera, irla nagusiak Lanzarote, Fuerteventura, Kanaria Handia, Tenerife, Gomera, Palma eta Hierro dira. Uharte txiki eta uhartetxo batzuk ere badaude, esaterako,Lanzaroteren aurrean dagoen Graciosa. Kanariar Uharteak itsaspeko sumendi gisa sortu ziren, Ozeano Atlantikoaren lurzorutik bananduta. Ozeano Atlantikoak 1.000 eta 4.000 m arteko sakonera du Kanariar Uharteen inguruan.

Lanzarote eta Fuerteventura Kanariar Gailurra izeneko gailur bolkaniko bakar baten zatiak dira. Gaur egungo bi uharte horiek uharte bakarra ziren iraganean. Gailurraren zati bat urpean geratu zen, eta orain Lanzarote eta Fuerteventura uharte bananduak dira, 11 km-ko zabalerako eta 40 metroko sakonerako itsasarte batek banatuak.[9]

Jarduera bolkanikoa azken 11.700 urteetan gertatu da uharte nagusi guztietan, Gomeran izan ezik.[10]

Kultura

Guantxera izan da uharteetako biztanleen jatorrizko hizkuntza XVIII. mendea arte, mintzaira bizia moduan desagertu zenean. Gomerako txistua eta Artzainaren jauzia ere antzinako kulturaren adierazpenak dira. Kultura alorreko hainbat pertsonaia ditugu bertakoak. Operan, mundu mailan oso ezaguna da Alfredo Kraus tenorra. Musika garaikidean, Pedro Guerra, Rosana eta Rogelio Botanz abeslariak nabarmendu dira. Literaturan, Tomás de Iriarte antzerkigile eta alegialaria eta Benito Pérez Galdós eleberrigile idazle ospetsuen artean ditugu. César Manrique margolari eta eskultore garaikidea ere oso ezaguna da artearen munduan.

Kirolak

Club Deportivo Tenerife eta Union Deportiva Las Palmas dira uharteetako futbol talde nagusiak. 2019-20ko denboraldia arte, Las Palmas 34 denboralditan ibili da lehen mailan, eta 4 aldiz irabazi dute bigarren mailako txapelketa. Tenerifek, ordea, 13 aldiz jokatu du lehen mailan eta behin txapelduna izan da bigarren mailan. Saskibaloian, Club Baloncesto Gran Canaria talderik onena da, ACB Ligan 1995etik gaur egun arte jokatzen duena. Iberostar Tenerife, bestalde, 2012an lehen mailara igo zen. Eskubaloian, Balonmano Remudas emakumezkoen taldea indartsua da Ohorezko Mailan.

Joko eta kirol tradizionalen artean, kanariar borroka nabarmentzen da. Ezaugarri nagusiak hauek dira: borrokalariak borrokan kontrarioaren indarra aprobetxatzeko duen trebetasuna, eta arerioa zauritu gabe desorekatzeko asmoa, bere gorputzeko edozein atalekin lurra ukitzeraino (oin-solairuak izan ezik).[11]

Ekonomia

Turismoa da uhartediko jarduera nagusia, klimari esker. Gainera, bananak eta mahastiak dira laborantza mota garrantzitsuenak.

Kanariar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  3. «Petrolioa bilatzeko prospekzioak abiatu ditu Repsolek Kanarietan»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-18
  4. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01
  5. a b Carracedo, J.C.; Troll, V.R.; Zaczek, K.; Rodríguez-González, A.; Soler, V.; Deegan, F.M. (2015) The 2011–2012 submarine eruption off El Hierro, Canary Islands: New lessons in oceanic island growth and volcanic crisis management, Earth-Science Reviews, volume 150, pages 168–200, doi:10.1016/j.earscirev.2015.06.007
  6. Lava shoots up from volcano on La Palma in Spanish Canary Islands. .
  7. Schmincke, H.U. and Sumita, M. (1998) Volcanic Evolution of Gran Canaria reconstructed from Apron Sediments: Synthesis of VICAP Project Drilling in Weaver, P.P.E., Schmincke, H.U., Firth, J.V., and Duffield, W. (editors) (1998) Proceedings of the Ocean Drilling Program, Scientific Results, volume 157
  8. Carracedo, Juan Carlos. Alderton ed. North-East Atlantic Islands: The Macaronesian Archipelagos.  doi:10.1016/b978-0-08-102908-4.00027-8. ISBN 978-0-08-102909-1..
  9. Carracedo, J.C. and Troll, V.R. (2016) The Geology of the Canary Islands, Amsterdam, Elsevier, ISBN 978-0-12-809663-5, page 532
  10. Tanguy, J-C. and Scarth, A. (2001) “Volcanoes of Europe”, Harpenden, Terra Publishing, ISBN 1-903544-03-3, page 101
  11. (Gaztelaniaz) Lucha. in: Diccionario de la Academia Canaria de la Lengua..

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Gobernuaren webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5813
  • Commonscat Multimedia: Canary Islands / Q5813

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 148386330
  • ISNI: 0000000122433059
  • BNE: XX450541
  • BNF: 12263408m (data)
  • BNC: 000060009
  • CANTIC: a11447618
  • GND: 4073188-1
  • LCCN: n82164461
  • NDL: 00628362
  • NKC: ge134260
  • NARA: 10046307
  • SUDOC: 027250695
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BDCYL: 27532
  • BVPB: 35582
  • Lekuak
  • OSM: 349048
  • TGN: 7016622
  • Wd Datuak: Q5813
  • Commonscat Multimedia: Canary Islands / Q5813


  • i
  • e
  • a
Autonomia erkidegoak
Autonomia hiriak
Bestelako lurrak
  • i
  • e
  • a
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)
Map indicating Western Africa Mendebaldeko Afrika
Map indicating Northern Africa Iparraldeko Afrika
Map indicating Central Africa Erdialdeko Afrika
Map indicating Eastern Africa Ekialdeko Afrika
Map indicating Southern Africa Hegoaldeko Afrika
Menpeko lurraldeak
Eztabaidatuak