Kasida

Kasida edo qaṣīdaᵗ (baita qaṣīdah moduan ere ezaguna; jatorrian arabierazko: قصيدة dago, eta pluralean qaṣā'id, قــصــائـد da; beste hizkuntzetara modu horretan igaro delarik bai pertsierara: قصیده or چكامه, chakameh, eta baita turkierara: kaside) Arabiako olerki mota, arabieraz edo persieraz idatzia.

Arabian islama hedatu aurretik sortu zen eta, islamiar literaturari esker, gaur egun arte gorde da.

Ezaugarriak

60-100 lerro izaten ditu eta neurriak beste arabiar olerki moldeetan erabiltzen diren neurri klasikoak dira.

Kasidak hiru parte ditu: lehenengoa irakurlea erakartzeko sarrera gisakoa da, eta amodioa izaten da gai nagusia; bigarrenean adiskideen edo senitartekoen bila basamortuan egiten den bidaia kontatzen da (animaliak, paisaiak, etab.); azken atalean idazleak eskaintza egiten dio bere leinuari, familiari edo adiskideei, edo etsaiaren satira egiten du.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q572371
  • Identifikadoreak
  • GND: 4212524-8
  • LCCN: sh85109395
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q572371