Liriako jauregia

Liriako jauregia
Palacio de Liria
Kultura ondasuna
Liriako jauregiaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°25′40″N 3°42′45″W / 40.4277°N 3.7124°W / 40.4277; -3.7124
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1770
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
BICRI-51-0003931-00000

Liriako jauregia Espainiako Madril hiriburuan dagoen jauregi bat da. Alba Etxearen Madrileko egoitza da, bai eta euren artelan bilduma itzela eta artxibo historikoarena ere.

Kokalekua

Erdialdea barrutiko Printzesa kalearen 20. eta 22. zenbakietan dago.

Izena

Izena Carlos Bernardo Fitz-James Stuart y Silva, Liria eta Jéricako IV. dukea zena, Valentziako probintzian dagoen Llíria udalerrian jaio zelako du.


  • Aurrealdea.
    Aurrealdea.
  • Xehetasuna.
    Xehetasuna.

Historia

Jauregiaren eraikuntzan Louis Guilbert eta Ventura Rodríguez arkitektoek parte hartu zuten, baina eraikuntzaren bultzatzaileak ez ziren Alba de Tormesko Etxeko senideak izan, britainiar jatorriko Berwickeko dukeak baizik. Hamarkada batzuk geroago izan zen jauregia Albako Etxearen egoitza bilakatu zen garaia, hain zuzen ere, Berwick Etxearekin ezkontza bidez elkartu zenean.

1767an jauregia eraikitzen hasi ziren, baina 1771an hainbat urtetako atzerapenak jasaten ari zen. Gainera eraikinaren zenbait akatsen ondorioz, nahiz arkitektoraren gain zeuden diru xahuketaren susmoak zirela-eta, ordurarte eraikuntza lanen arduraduna zen Louis Guilbert frantziarra kaleratua izan zen. Ventura Rodríguez arkitektoak ordezkatu eta akatsak zuzendu ondoren, 1785ean jauregia eraikitzez amaitu zen.

1905ean Edwin Lutyens arkitektoak zenbait eraldaketa egin zizkion, baina 1936an eraikinaren barnealdea kiskaldu zuen suteak susntsitu zituen. Ondoren, ingeles arkitektoaren diseinuei jarraituaz jauregia zaharberritua izan zen.

Artelan nabarmenak

  • Jaiotza, Peruginoren margolana
    Jaiotza, Peruginoren margolana
  • Albako Duke Handi gaztea, Rubensek margotutako jatorrizko Tizianoren margolanaren kopia
    Albako Duke Handi gaztea, Rubensek margotutako jatorrizko Tizianoren margolanaren kopia
  • Karlos V.a Espainiakoa eta Elisabet Enperatrizaren erretratua, Rubensek margotutako jatorrizko Tizianoren margolanaren kopia
    Karlos V.a Espainiakoa eta Elisabet Enperatrizaren erretratua, Rubensek margotutako jatorrizko Tizianoren margolanaren kopia
  • Erregearen otsozaina, Francisco Riziren margolana
    Erregearen otsozaina, Francisco Riziren margolana
  • XII. Albako dukearen erretratua, Mengsen margolana
    XII. Albako dukearen erretratua, Mengsen margolana
  • Huéscarko dukesaren erretratua, Mengsen margolana
    Huéscarko dukesaren erretratua, Mengsen margolana
  • Rosalía Ventimigliaren soina, Berwickeko Dukesa, Lorenzo Bartolinik egina
    Rosalía Ventimigliaren soina, Berwickeko Dukesa, Lorenzo Bartolinik egina
  • Baltasarren festa, Albako Bibliaren ilustrazioa.
    Baltasarren festa, Albako Bibliaren ilustrazioa.

Ikus gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia
  • Albako Etxea Fundazioaren webgunea (Gaztelaniaz)
  • Liriako jauregia. Madrilgo Arkitektoen Eskola (Gaztelaniaz)
  • Liriako jauregia. Monumentamadrid.es (Gaztelaniaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3288223
  • Commonscat Multimedia: Palacio de Liria, Madrid / Q3288223

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 152507290
  • PARES: 119859
  • Lekuak
  • OSM: 1147325
  • Arkitektura
  • COAM: F1.77
  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0003931-00000
  • Wd Datuak: Q3288223
  • Commonscat Multimedia: Palacio de Liria, Madrid / Q3288223


  • i
  • e
  • a
Madrilgo leku interesgarriak
Eraikinak
Plazak eta kaleak
Kale Nagusia · Hiribide Nagusia · Castellana pasealekua · Recoletos pasealekua · Prado pasealekua · Zibeles plaza · Kolon plaza · Espainia plaza · Sortaldeko plaza · Plaza Nagusia · Puerta del Sol · Genova kalea · Ferraz kalea
Museoak
Parkeak eta lorategiak
Estadioak