Makal beltz

Makal beltz
Irudi gehiago
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaSalicaceae
GeneroaPopulus
Espeziea Populus nigra
L.
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakblack poplar wood (en) Itzuli

Makal beltza (Populus nigra) Salicaceae familiako espezie baten izen arrunta da. Haltzarekin eta lizarrarekin batera, erreka bazterretan espezie ugarienetako bat da zuhaitz hau, maiz makal izen hutsez ezagutzen dena. Nahiko hazkunde lasterra azaltzen du baina bere egurra ez da oso kalitate onekoa eta paketatze kutxetan erabiltzen da batik bat.


Zuhaitz hostoerorkor honek 20 eta 30 metro arteko altuera ere badu eta hegoaldeko, erdialdeko eta mendebaldeko Europatik, erdialdeko eta mendebaldeko Asiatik (erdialdeko Siberiaraino) eta iparraldeko Afrikatik zabalduta dago.

Ezaugarriak

Zuhaitz hostoerorkor honek 20-30 m-ko altuera gainditzen du askotan. Sustrai-sistema ertz nagusi sakon batean oinarritzen da eta bertatik adarkatzen dira gainontzeko sustrai sekundarioak ere. Enborra oso zuzena izaten dute eta azala grisaxka, zentzu longitudinalean pitzatzen doana, pitzaduren baitan saihets itxurako orban belzkara batzuk azaltzen direlarik (hortik datorkio izena). Kopa zabala du, ez oso trinkoa baina Populus alba edo Populus tremula espezieek baino trinkoagoa eta hauek bezala adar ugariz eratutakoa.

Hostoak

Hostoak eta loreak. Atlas des plantes de France (1891)

Hostoek 2-6 cm-ko pezioloa dute, lateralki konprimitua eta maiz iletsua. Hostoa sortzen denean, linboa ere pubeszentea da baina garatu ahala ileak galduz doa eta hostoa bi aldetatik berdetzen da. Hosto helduek forma aobatu-triangeluarra (makroblastoetakoek) edo aobatu-erronbikoa dute (brakiblastoetakoek), 5-8 cm luze eta 6-8 cm zabal, akuminatuak dira eta ertz zerratua dute. Maiz adarrek kimu begetatibo nabarmenak azaltzen dituzte. Hosto txandakatu sinpleak dituzte eta udazken aldera horitzen dira, neguan eroriz.

Loreak

Makala espezie dioikoa da, hau da, lore eme eta arrak ale desberdinetan daude banaturik. Lore ar zein emeak amentu motako infloreszentzietan antolatzen dira, airearen bidezko polinizaziorako moldaturik daudenak. Amentuak, hostoak baino lehenago agertzen dira zintzilik eta lazinia motako ezkata glabro batzuez babesturik daude. Lore arrak sesilak dira, <10 cm luzekoak eta nahiko estuak (5 mm irekitzean). 6-30 estamine dituzte baina normalena 10-20 izatea da. Deigarriak dira estaminetako antera more txiki batzuk.

Aldiz, lore emeak pedunkulatuak dira, motzagoak (8-10 cm ugal-aroan) eta amentuek 30-40 lore izaten dituzte. Lore emeek disko nektarifero lobulatua dute, pedizelo laburrak, obario eseria eta konikoa, bi estigma horixka dituzte eta obulutegiaren tamainako lau lobulu estigmatiko. Makalak, otsaila eta martxoa bitartean loratzen dira.

Fruituak

Hazi matazak

Fruituak 3-4 kuskuko kapsulak dira, borla itxurakoak, 7-9 cm-koak, elipsoidalak, eta multzoetan agertzen dira adarretatik zintzilik amentu erako egituratan. Amentu fruktiferoek 10-15 cm dituzte. Haziak txikori belarraren (Taraxacum officinale) antzeko itxura hartzen du: kotoi itxurako bilduki zuri batek inguratzen du, ile luzez eraturik dagoena eta haizearen bidez distantzia handiak kolonizatu ditzake. Haziak kolore arrekoak dira. Hazi ekoizpen maximoa udaberrian ematen da eta horren hazi kantitate handiak ekoizten dira, maiz makalen inguru guztia zuriturik ageri dela.

Banaketa

Europako hegoalde, erdialde eta ekialde guztian zehar aurki daiteke (Siberiako erdialdean eta Afrikako iparraldean ere). Antzinatik kultibatuta izan dela eta, bere jatorria zein den ondorioztatzea zaila suertatzen da baina uste da Asia mendebalde eta Europa ekialdealaren arteko punturen batean sortuko zela. Makal beltzaren zenbait barietate Eskandinavian eta Hego Ameriketan (Txile eta Argentinan) kultibatuta aurki daitezke.

Ekologia

Makala, ibai ertzetako komunitateetako partaidea da, baina skotan ikus daiteke ere ibilbide edota errepideen ertzetan landaturik. Itsas mailatik 1800 metroko altitudera agertzen da eta ez da oso zorrotza substratuari dagokionean. Lurzoru oso hezeak behar izaten ditu, bereziki ibai ertzetan agertzen diren lur arin eta sakonak, eta ez ditu batere ondo toleratzen lurzoru gaziak.

Fenologia

Makala otsaila eta martxoa bitartean loratzen da, hostoak agertu baino lehen. Lehen hostoak martxoan azaltzen agertzen dira, fruituen agerpenarekin batera eta fruituen zabaltzea uda arte luza daiteke.

Erabilera

Antzinatik erabili izan da makalaren enbor-azala apaingarri modura, baita ehunak tindatu eta zurratzeko ere. Bere zur bigun eta arina, zurgintzan erabiltzen da paperaren zelulosazko pasta sortzeko, zurzuriarekin egiten den moduan. Zenbait eskualdetan makal hostoak animalientzako ohe modura erabiltzen dira oraindik neguan. Hegazti graniboro ugarik hazi kotoitsuak erabiltzen dituzte habiak eratzeko.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Meso eta mikrofanerofitoek osatutako komunitateetan aurki daiteke, hosto-erorkor zein iraunkorrak, baso edo baso motako formazio xerofilo-higrofiloak eratuz. Arruntak dira Salix generoko espezieak, Populus generoko beste zenbait espezie eta Betula alba espeziea.

Azpiespezieak

Hiru azpiespezie ditu eta badaude beste laugarrena dagoena esaten duten botanikoak:[1]

  • Populus nigra subsp. nigra
  • Populus nigra subsp. betulifolia
  • Populus nigra subsp. caudina
  • Populus nigra var. afghanica

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat EuskalNatura.eus webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian CC BY-SA 3.0 ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada (ikusi eztabaida orria).
  1. Rushforth, K.. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9..

Kanpo estekak

  • Makal beltza EuskalNaturan. CC-BY-SA lizentzia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q147064
  • Commonscat Multimedia: Populus nigra / Q147064
  • Wikispecies Espezieak: Populus nigra

  • Identifikadoreak
  • GND: 4204300-1
  • LCCN: sh88001698
  • NKC: ph261558
  • AAT: 300375212
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 254508
  • African Plant DB: 129303
  • BioLib: 38958
  • Dyntaxa: 223263
  • EOL: 584265
  • Fl. China: 200005688
  • GBIF: 3040227
  • GlobalSpecies: 851109
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=29400
  • IPNI: 776790-1
  • ITIS: 22468
  • UICN: 63530
  • NCBI: 3691
  • PlantList: kew-5000337
  • W3TROPICOS: 28300007
  • USDA Plants: PONI
  • VASCAN: 9052
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: D3JZE55MKS
  • Wd Datuak: Q147064
  • Commonscat Multimedia: Populus nigra / Q147064
  • Wikispecies Espezieak: Populus nigra
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko zuhaitzak (autoktonoak)
Pinazeoak :
Larizio pinua (Pinus nigra)

Itsas pinua (Pinus pinaster)Intsinis pinua (Pinus radiata) • Pinazi-pinua (Pinus pinea) • Pinu gorria (Pinus sylvestris)Mendi-pinua (Pinus uncinata)Alepo pinua (Pinus halepensis)Izei gorria (Picea abies) • Izei zuria (Abies alba)Nordmann izeia edo Kaukasoko izeia (Abies nordmanniana) • Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) • Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) • Europar laritza edo Alertzea (Larix decidula)
Kupresazeoak :
Altzifre arrunta edo Nekosta arrunta (Cupressus sempervirens) • Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa) • Lawson altzifrea edo Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) • Ipar-ipurua edo Ipar-orrea (Juniperus communis)Hego-ipurua edo Hego-orrea (Juniperus oxycedrus)Intsentsu-sabina edo Intzentsu-miterra (Juniperus thurifera)Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis)
Fagazeoak :
Haritz kanduduna (Quercus robur)Haritz kandugabea (Quercus petraea)Zingira-haritza (Quercus palustris) • Artea (Quercus ilex)Artelatza (Quercus suber)Erkametza (Quercus faginea)Ametza (Quercus pyrenaica)Ametz ilaunduna edo Haritz ilaunduna (Quercus pubescens)Pago arrunta (Fagus sylvatica)Gaztainondoa (Castanea sativa)
Juglandazeoak :
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia)
Oleazeoak :
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)Lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia)Olibondoa (Olea europaea)Gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia) • Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) • Beltxale japoniarra edo Arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum) • Arbustu japoniarra Aureum (Ligustrum ovalifolium)
Ulmazeoak :
Zumar hostozabala (Ulmus glabra)Zumar hostotxikia (Ulmus minor)
Taxazeoak :
Hagin arrunta (Taxus baccata)
Morazeoak :
Pikondoa (Ficus carica)
Betulazeoak :
Urki zuria edo Urki iletsua (Betula pubescens)Urki dilindaria edo Urki zilarkara (Betula pendula)Hurritza edo Hurrondoa (Corylus avellana)Haltz beltza (Alnus glutinosa)Xarma arrunta (Carpinus betulus)
Salikazeoak :
Makal beltza (Populus nigra)Italiako makala (Populus nigra italica) • Lertxuna (Populus tremula)Zurzuria edo Zumartxuria (Populus alba)Zume negartia (Salix babylonica) • Ahuntz-sahatsa edo Sahats hosto-beltza (Salix caprea) • Zume zuria (Salix alba) • Zume adar-bihurria edo Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) • Sahats iluna (Salix atrocinerea) • Zume hauskorra (Salix fragilis)
Ezkiak edo Tiliazeoak :
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) • Ezki ilauntsua edo Ezki zilarkara (Tilia tomentosa) • Ezki hostotxikia (Tilia cordata)
Astigarrak, Eiharrak edo Azerazeoak :
Astigar zorrotza (Acer platanoides) • Astigar arrunta (Acer campestre)Italiar iharra edo Eihar opalus (Acer opalus)Frantses iharra edo Eihar frantsesa (Acer monspessulanum)Lizar-astigarra edo Negundo astigarra (Acer negundo) • Astigar gorria (Acer rubrum) • Astigar zuria (Acer pseudoplatanus)
Hipikastanazeoak :
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum)
Laurazeoak :
Ereinotza edo Erramua (Laurus nobilis)Gurbitza (Arbutus unedo)
Minosazeak :
Mimosa (Acacia dealbata)
Leguminosoak :
Japoniako sasiakazia edo Japoniar sofora (Sofora japonica) • Judasen arbola edo Amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum)
Errutazeoak :
Laranjondoa (Citrus sinensis)
Tamarikazeoak :
Frantses milazka edo Tamariz arrunta (Tamarix gallica) • Zingira-nekosta (Taxodium distichum)
Sekuoiak :
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) • sekuoia luzea edo sekuoia gorria (Sequoia sempervirens)
platanazeoak :
Platano arrunta edo Alboa (Platanus acerifolia)
Ginkoazeoak :
Ginkgoa (Ginkgo biloba)
Litrazeoak eta mirtazeoak :
Indimitrea, Jupiterren zuhaitza edo Indietako lilia (Lagerstroemia indica) • Tutu-eskuila (Callistemon sp.)
Malbazeoak :
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) • Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)
Teazeoak eta anakardiazeoak :
Japoniako kamelia (Camellia japonica) • Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Zerzidifilazeoak :
Katsura (Cercidiphyllum japonicum)
Bignoniazeoak :
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignonioides)
Magnoliazeoak :
Tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) • Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora) • Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) • Intxaurrondo beltza (Juglans nigra)
Hamamelidazeoak :
Likidanbarra edo Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) • Pertsiako parrotia edo Burdin arbola (Parrotia persica)
Apozinazeoak :
Heriotzorria edo Adelfa (Nerium oleander)
Anakardiazeoak :
Ahuntzadarra (Pistacia terebinthus)
Mirtazeoak :
Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus)
Buxazeoak :
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens)
Errosazeoak :
Madariondo arrunta edo Udareondo arrunta (Pyrus communis) • Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) • Sagarmina, Sagarrondo makatza edo Txori-sagarra (Malus sylvestris) • Sagarrondo loreduna (Malus perpetu evereste) • Arbendolondoa, Almendrondoa edo Amamdaondoa (Prunus dulcis)Basagereziondoa (Prunus avium)Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) • Otsagereziondoa (Prunus padus)Portugalgo erramua (Prunus lusitanica)Prunus amanogawaJaponiako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) • Elorri zuria (Crataegus monogyna)Elorri beltza (Prunus spinosa)
Palmazeoak :
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis) • Txinako palmondoa edo Kalamu-palmondoa (Trachycarpus fortunei)
Akifoliazeoak :
Gorostia (Ilex aquifolium)Urre-koloreko gorostia (Ilex aquifolium aureomarginata)
Erranunkulazeoak :
Aihena (Clematis fammula) • Aihenzuria edo Ezkabia-belarra (Clematis vitalba)
Papilionazeoak :
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Kornazeoak :
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea)
Zelastrazeoak :
Basaerramu europarra (Euonymus europaeus)
Erramnazeoak :
Txorbeltza edo Karraskila (Rhamnus alaternus) • Hesilaharra (Rhamnus cathartica)Zumalakarra (Frangula alnus)
Kaprifoliazeoak :
Intsusa beltza (Sambucus nigra)
Kaesalpiniazeoak :
Algarroboa (Ceratonia siliqua)
Bitazeoak :
Mahatsondoa (Vitis vinifera)
Simaroubazeoak :
Ailantoa (Ailanthus altissima)
Elaeagnazeoak eta Cannabazeoak :
Olibo zumea (Elaeagnus angustifolia)Lupulua (Humulus lupulus)
Ulmazeoak :
Almeza edo Basaka (Celtis australis)
Errosazeoak :
Otsalizarra (Sorbus aucuparia) • Gurbea (Sorbus domestica) • Basagurbea edo mazpila (Sorbus torminalis)

Hostazuria (Sorbus aria)
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5
Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.