Manuel Antonio Antia

Manuel Antonio Antia
Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1830eko maiatzaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLeitza, 1894ko urtarrilaren 5a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 734

Manuel Antonio Antia (Urretxu, Gipuzkoa, 1830eko maiatzaren 6 – Leitza, Nafarroa, 1894ko urtarrilaren 5) euskal idazle eta erlijiosoa.

Oñatin filosofia ikasi zuen eta Iruñean teologia. Leitzako parrokiako kapilaua eta Urnietako erretorea izan zen. 37 urterekin, Clareten liburuaren itzulpena egin zuen Zeruko bide zuzena eta segurua, karmeltar debotoarentzat ikasbidea, San Joseren zazpi igandeetako jayera (Camino recto y seguro para el cielo, lección para el devoto carmelita, devoción de los siete domingos de San José) izenburupean. Bederatzi edizio ezagutu zituen; lehena 1867koa izan zen. 1878an, Kristaua Elizan argitaratu zuen. Tolosan, 1887an, Jesusen Biotz Sagraduco debociozco liburuchoa kaleratu zuen. Euskal-Erria eta Euskalzale aldizkarietan olerki, ipuin eta itzulpenak idatzi zituen.

Lanak

Erlijioa

  • Zeruraco bide zuzena eta segurua (Bartzelona, 1867)
  • Karmeltar debotoarentzat ikasbidea (Tolosa, 1883)
  • Jesusen Biotz sagraduko deboziozko liburutxoa (Tolosa, 1887)
  • Aita San Franzisko Asiskoaren bizitza (1996, Euskal Editoreen Elkartea)

Kanpo-loturak

  • Manuel Antonio Antia Literaturaren Zubitegian

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12262966