Minerva Mirabal

Minerva Mirabal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Argentina Minerva Mirabal Reyes
JaiotzaSalcedo (en) Itzuli, 1926ko martxoaren 12a
Herrialdea Dominikar Errepublika
Heriotza1960ko azaroaren 25a (34 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manolo Justo Tavárez (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSanto Domingoko Unibertsitate Autonomoa lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta militante politikoa

Find a Grave: 6023978 Edit the value on Wikidata

María Argentina Minerva Mirabal Reyes (Dominikar Errepublika,1926ko martxoaren 12a, 1960ko azaroaren 25a), Rafael Leónidas Trujilloren diktaduraren aurkakako aktibista, 1960ko azaroaren 25ean eraila Patria eta María Teresa ahizpekin batera.[1] Gerora, azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeriaren eguna izendatu zen, haien omenez.

Ibilbide politikoa

Trujilloren aurkako borroka

Senarrarekin batera, ekintzaile politiko nabarmena izan zen eta ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzailearen sortzaileetako bat izan zen. Horren ondorioz, Adimen Militarreko Zerbitzuak hainbatetan atxilotu zuen.

Trujillo errefusatzea

1949ko ekainean Trujillo diktadorearen omenezko ekimen batera gonbidatu zituzten Minerva eta bere gurasoak Santiago de los Caballerosen. Bertan, Minervaren edertasunak diktadorea erakarri eta beste festa batera gonbidatu zuen Jarabacoan. Aukera horretan, Trujillo eta bere semea, Ramfis, Minervarekin dantzatu ziren eta Trujillok sentitzen zuen erakarpena erakutsi zion Minervari, azken honen gustokoa ez bazen ere. Hirugarren gonbidapen batean, bere erakarpena erakutsi zion berriro ere eta Minervak berriro errefusatu zuen, diktadorearen haserrea piztuz.

Erailketa

1960ko azaroaren 25ean, Minerva, Patria eta María Teresa preso zeuden senarrak bisitatzetik bueltan zirela Inteligentzia Militarreko Zerbitzuko agenteek segada bat egin zieten, Puerto Platako kanpoaldea. La Cumbreko izeneko auzo batera eraman zituzten non kolpez erail zituzten.[2] Haien gidaria zen Rufino de la Cruz ere hil zuten. Mirabal ahizpen gorpuzkiak museoan daude, Salcedon, beren jaioterrian.

Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Minerva, María Teresa eta Patria Mirabal ahizpak oroituz, azaroaren 25ean Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, 2000. urteko otsailaren 7ko batzarrean onartutako NBEren ebazpen ofizialaren bidez.[3][4][5]

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Mirabal, Dedé (2009). Vivas en su jardín : la verdadera historia de las hermanas Mirabal y su lucha por la libertad. República Dominicana: Vintage Espanol. ISBN 978-0307474537.

Erreferentziak

  1. «Nace Minerva Mirabal Activista, revolucionaria y abogada dominicana; y una de las hermanas asesinadas durante la dictadura de Rafael Leónidas Trujillo | Comisión Nacional de los Derechos Humanos - México» www.cndh.org.mx.
  2. «El brutal asesinato de las hermanas Mirabal que conmocionó al mundo» abc 2019-11-25.
  3. La tragedia de las hermanas Mirabal: cómo el asesinato de 3 mujeres dominicanas dio origen al día mundial de la No violencia contra la mujer. .
  4. «Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer - 25 de noviembre» www.un.org.
  5. «A/RES/54/134 - S - A/RES/54/134» undocs.org.

Kanpo estekak

  • Biografia[Betiko hautsitako esteka]
  • Mirabal ahizpen biografia
  • Mirabal ahizpen informazioa eta irudiak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6017004
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 40735099
  • ISNI: 0000000026830310
  • BNE: XX5287916
  • GND: 1057458562
  • LCCN: n82218763
  • SUDOC: 099017121
  • Open Library: OL1106257A
  • Wd Datuak: Q6017004