Muskulu-tonu

Muskulu-tonua edo tonu muskularra[1] zenbait muskuluk egoera normalean duten uzkurdura partzial eta iraunkorra da, gorputzaren zenbait jarrera hartzeko modua eman eta ariketa batzuetarako prest egotea ahalbidetzen duena.[2] Jarrerari eusten laguntzen du eta loaren REM fasean behera egiten du. Baldintza normaletan, muskulu-tonua oharkabean eta nekerik gabe mantentzen da nerbio-sistemaren jardueraren bidez. Nahasmendu fisiko batzuek tonu muskular anormalki baxua — hipotonia — edo anormalki altua — hipertonia — eragin dezakete.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Gorputz Hezkuntza Hiztegia] [2012]
  2. Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1147377
  • Identifikadoreak
  • NKC: ph221307
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D009129
  • Wd Datuak: Q1147377


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.