Neokantismo

Neokantismoa XIX. mendearen erdialdean sortutako higikundea da, filosofia erromantikoaren aurrean kantismoa berriro indartzea helburu zuena.

Eskola neokantista bat baino gehiago izan zen: fisiologista (H. Helmholtz eta F. A. Lange), metafisikoa (O. Liebmann eta J. Volkelt), errealista (A. Riehl eta R. Hönigswald), erlatibista (G. Simmel), psikologikoa (H. Cornelius), eta batez ere aipagarriak diren Marburgoko eskola (H. Cohen, P. Natorp, E. Cassier, A. Liebert, K. Vorländer eta R. Stammler) eta Badengo eskola (W. Windelband, H. Rickert, E. Lask, H. Münsterberg eta B. Bauch).

Neokantismoa Italian, Frantzian eta Ingalaterran hedatu zen beste inon baino gehiago. Jarraitzaile ezagunenen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Carlo Cantoni, Filippo Masci eta G. Barzellotti Italian, Lacheller eta Renouvier Frantzian, eta E. Caird Britainia Handian.

Neokantismoaren jarraitzaile aipagarriak

  • Hermann Lotze[1] (1817–1881)
  • Friedrich Albert Lange (1828–1875)
  • African Spir (1837–1890)
  • Hermann Cohen (1842–1918)
  • Alois Riehl (1844–1924)
  • Wilhelm Windelband (1848–1915)
  • Hans Vaihinger (1852–1933)
  • Paul Natorp (1854–1924)
  • Karl Vorländer (1860–1928)
  • Heinrich Rickert (1863–1936)
  • Ernst Troeltsch (1865–1923)
  • Jonas Cohn (1869–1947)
  • Ernst Cassirer (1874–1945)
  • Emil Lask (1875–1915)
  • Richard Honigswald (1875–1947)
  • Bruno Bauch (1877–1942)
  • Leonard Nelson (1882–1927)
  • Nicolai Hartmann (1882–1950)
Hurbileko pentsalariak

Erreferentziak

  1. Hermann Lotze: Thought: logic and language, Stanford Encyclopedia of Philosophy
  2. Georg Lukács: Neo-Kantian Aesthetics, Stanford Encyclopedia of Philosophy
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q737560
  • Identifikadoreak
  • BNF: 12647521b (data)
  • GND: 4041802-9
  • LCCN: sh85090739
  • NKC: ph693316
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q737560