Nymphadora Tonks

Nymphadora Tonks
Harry Potterren unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJ. K. Rowling
Ageri den obrak
ikusi
  • Harry Potter eta Harry Potter (en) Itzuli
Datu biografikoak
Jaiotza, 1973
HeriotzaHogwarts grounds (en) Itzuli, 1998ko maiatzaren 2a
HiltzaileaBellatrix Lestrange
HerrialdeaErresuma Batua
Sexuaemakumezkoa
Jardueraauror (en) Itzuli
Familia
AitaTed Tonks
AmaAndromeda Tonks
Ezkontidea(k)Remus Lupin
Seme-alabak
ikusi
  • Ted Lupin (en) Itzuli

Nymphadora Tonks fikziozko pertsonaia da, J. K. Rowlingen Harry Potterren liburu-sailean.

Deskribapena

Nymphadora Tonks auror bat da, azti mota berezia liburu sortan. Bere izenak "ninfen oparia" esan nahi du, baina ez du gogoko, nahiago du bere abizenez dei diezaioten. Remus Lupinekin ezkondu ondoren ere "Tonks" esaten diote lagunek.[1]

Nymphadora da Ted eta Andromeda Tonksen alaba bakarra da, azken hau Bellatrix Lestrange eta Narcissa Malfoyren ahizpa delarik; Nymphadora, beraz, Draco Malfoyren lehen lehengusina da, baina ez du inoiz familia bezala aipatzen. Tonks Hufflepuffen egon zen Hogwartsen eta han graduatu zen Harry sartu baino urtebete lehenago.

Filmetan

Extremadura eta Euskal Herrian arbasoak dituen Natalia Tena aktore britainiarrak interpretatu zuen Tonks Harry Potterren film sortan.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Nymphadora Tonks» Harry Potter Wiki (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q715312
  • Wd Datuak: Q715312