Ollantay

Ollantay Peruko literaturako drama kitxua da. Hasieran ahoz aho zabaldu zen, baina 1853an bertsio idatzi bat argitaratu zen, Antonio Valdés apaizarena bide dena. Dramaren jatorria eta egilea nor izan zen ez da argitu oraindik, baina adituen ustez bertsio idatzia kolonia-garaian drama inka baten gainean egindako moldaera da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dramaren gai nagusia Ollantay gudariak Pachacutec agintari inkaren alaba bati zion maitasuna da. Ollantayk nagusiari bere alabaren eskua eskatzen dio; baina agintariak, Ollantay beste gizarte-maila batekoa dela eta, ezezkoa eman eta espetxera sartzen du. Hortik aurrerako gertakariei dagokienez, bertsio asko daude, amaiera zoriontsukoak batzuk eta tragikokoak besteak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q541717
  • Commonscat Multimedia: Ollantay (play) / Q541717

  • Wd Datuak: Q541717
  • Commonscat Multimedia: Ollantay (play) / Q541717