Pedro Berrioategortua

Pedro Berrioategortua
Bizitza
JaiotzaApatamonasterio, 1928
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaZornotza, 2018ko abuztuaren 3a (89/90 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta langilea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Pedro "Periko" Berrioategortua Murgoitio (Apatamonasterio, 1928 – Zornotza, 2018ko abuztuaren 3a) bizkaitar aktibista izan zen, Erromatar Eliza Katolikoko apaiz izana.

Apaiz lanak Zornotzan egin zituen. Apaiz langile jardun zuen hainbat urtetan, eta langile-mugimenduan parte hartze nabarmena izan zuen frankismo garaian. 1960an 339 euskal apaizen Francoren erregimenaren gehiegikeriak salatzeko gutunaren sinatzaileetako bat izan zen.[1] 1968ko azaroan Derioko seminarioan sartu ziren 60 apaizetako bat izan zen.[2] Zamoran espetxeratu zuten.

Erreferentziak

  1. Elustondo, Miel A.. (2018-09-02). «Bertikala izatetik horizontala izatera kanbiatu zen abadea» Berria.
  2. (Gaztelaniaz) Arregi, Juan Mari. (2018/08/06). «Un revolucionario abertzale ejemplar» Deia.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56436809
  • Wd Datuak: Q56436809